Titarea eta orratza
Hasiera » historia
Aza02 0

Errusiako Iraultza Emakumeen Nazioarteko Egunean hasi zeneko hura

Posted in Errusiar Iraultza, Feminismoa, historia

    Petrogradoko kaleetako denda eta biltokietan ogia erosteko ilara bukaezinetan bat egiten zuten egunero milaka emakumek; goseak eta gerrak sortutako ezinegona nagusitzen ari zen. Zerbait handia zetorrela susmatu zitekeen 1917ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperatan, baina inork ez zion garrantziarik eman. Errusiako Iraultzaren eztandaren zuzia piztu zuten emakume haiek.       Emakumeen Nazioarteko Eguna   Clara Zetkin ekintzaile alemaniarrak zazpi urte lehenago...

Read More
Abu21 0

Eskuz ehundutako iraultzak

Posted in artea, Feminismoa, historia, sormena

  Titare, orratz eta hari biloek ez dirudite iraultza bat egiteko tresna egokienak beharbada. Metalezko hatz estalkia batetik; azala zeharkatuz gero odol tanta bakar bat sor dezakeen puntadun orratza bestetik; artiletik eratorritako matazak azkenik. Baina brodatuak eta ehungintza, boteretsuen indarkeriaren kontra egiteko elementuak izan dira historian zehar. Iraultza iruditegi belikoaren neurrira eta arabera ikusten ikasi dugun garaiotan, burdinazko ezkutu eta lantza bat bezain...

Read More
Uzt27 0

Teila gorriak eta dabiltzan harriak

Posted in artea, historia, Ondarea, Ternua

  Ez hartu harririk, ez teila zatirik, ez lorerik… ezer! Gure zapatilen arrastoa da zapalduko dugun lurrean utziko dugun bakarra. Ez egin harri pilarik, etorkizuneko arkeologoen lana baldintzatuko duzue eta. Horixe esan zigun Jason Edmundsek ondare kulturalaren zaintzaren inguruan emandako hitzaldian, Ocean Endevour ontziko kide eta Euskal Baleazaleen arrastoen atzetik espedizioko buruak. Hitzok entzun ahala listua irentsi behar izan nuen zintzurretik, hitz-hartzeak aurrera jarraitu...

Read More
Uzt07 2

Historiarik ez duen denborari begira

Posted in historia, Ondarea, Ternua

Bertaratutako euskaldunek Gran Bahia deitu zioten duela mende asko Ternua eta Labrador kasik bateratzen diren Belle Isleko itsasarteari. Arrantzaleek ustezko badia erraldoiaren sarrerako penintsula eta irla-artean ezarri zituzten baleak ehizatu eta euren olioa ateratzeko denboraldiko herrixkak. Hilabeteak ematen zituzten bertan, ontziak ahalik eta olio gehienarekin bete eta Euskal Herrira buelta egin aurretik. Red Bay dugu gurean porturik ezagunena, baina Chateau Bayen ere topatu dira...

Read More
Eka15 1

Ternuatik, ahanztura eta ausentziez

Posted in Feminismoa, historia, Ondarea

Ternuan, St Johns hiriburuan, 2017ko ekainaren 15ean     Europako ontziak Ternua eta Labradorreko kostetara baleak eta bakailua arrantzatzera etortzen hasi zirenean, duela jada bost mende, ba omen zen Atlantiar kostetako badiatan nolabaiteko ohore kode bat. Galeoi edo ontziak leku bat hartu eta izendatzen bazuen, beste inork ezingo zuen ostean berau erabili. Horri tiraka nonbait irakurria dut Kanada ipar ekialderen dagoen probintziako hiriburu honen izena, St Johns, Pasaiako...

Read More
Urr16 0

Eta Armintzako artistak gure amonak izan baziren?

Posted in artea, Feminismoa, historia

  Lekeitioko Armintza koban, berrogeita hamar grabatu baino gehiagoz osatutako marrazki multzo paleolitiko paregabea topatu dutela jakin dugu aste honetan. Bobeda itxurako horma fosildu batean trazatuta agertu dira grabatuok, kareharri ezegonkorrean silex harriarekin marraztuta. Duela 14.000 urte bertan izandako artistek, bisonteak, zaldiak, ahuntzak, lehoiak edo zirkulu erdi zein lerroak, irudi abstraktu zein zehatzak egin zituzten. Euskal Herrian ditugun beste hamaika margolan eta...

Read More

Iraitz Agirre Aranguren

Argiakoen sarea ehuntzen diharduen arrasatearra. Zeharkatzen nauten gaiak josteko ditut Titarea eta Orratza. Besteak beste, feminismotik. Sor(g)uneez, kulturez eta jendeaz oro har. Seguruenera, bidean okurrituko zaidan horretaz.

Azken bidalketak

  • Errusiako Iraultza Emakumeen Nazioarteko Egunean hasi zeneko hura
  • Eskuz ehundutako iraultzak
  • Teila gorriak eta dabiltzan harriak
  • Historiarik ez duen denborari begira
  • Ternuatik, ahanztura eta ausentziez

Iruzkin berriak

  • Angel Ugarteburu(e)k Historiarik ez duen denborari begira bidalketan
  • Angel Ugarteburu(e)k Historiarik ez duen denborari begira bidalketan
  • Angel Ugarteburu(e)k Ternuatik, ahanztura eta ausentziez bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko urria

Kategoriak

  • artea
  • Errusiar Iraultza
  • Feminismoa
  • historia
  • Ondarea
  • sormena
  • Ternua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA