Herria lokatzetan
Euria, barra-barra gainera. Ez nuen espero honelako euri jasarik Bagdaden. Lokatza nonahi, bai eta ur putzu erraldoiak ere. Atzo Tigris ibaia aipatu nizuen baina ez nahastu, ez da argazkikoa…Nire auzoan ohikoak dira honelako estanpak eta ez da, inolaz ere, Bagdadeko txarrena. Jendea azpiegituren egoeraz kexu da. Argi-indar mozketak ugariak dira, bai eta urarenak hainbat auzoetan. Soldata oso baxuak, hori lana izatekotan. Eta segurtasun eza, jakina. Bagdad ere Kairori begira dago, hauxe...
Read MoreGabon, Bagdad!
Hiria esnatzear dagoela iruditu izan zait beti hiri batera bertaratzeko unerik onena. Halakoetan, bisitariak aukera izaten du oraindik motela den erritmoari pixkanaka eusteko. Tamalez, gauez iritsi naiz Bagdadera. Lurreratzeko hogei minutu falta zirela argia joan da gure hegazkinean. “Lasai egon zaitezte, segurtasun neurri bat besterik ez daâ€, esan digu pilotuak berehala. Huraxe omen da erasoak ekiditeko modu bakarra oraindik airean zaudela. Ezin besterik egin. Pasaportea zigilatu,...
Read More
Iruzkin berriak