Errekatik ibaira
Hasiera » Sailkatugabeak » Medikuaren kontsultara joaten ginen, zuek ez duzue garai hori bizitu…
Abe11 0

Medikuaren kontsultara joaten ginen, zuek ez duzue garai hori bizitu…

Atalak: Sailkatugabeak

Bukatzear omen dago medikuarenera aholku bila joate hori. Laster telefono mugikorrean deskargatutako mediku-aplikazioek esango omen digute zeren ondorio den eztul edo tripako mina, ala hezurduran eragiten digun erreumaren mina arintzeko zer behar dugun egin. Bukatu dira familiako konfidantzazko sendagileak, ezagutzen gaituztenak (eta familiaren osasun-historia ezagutzen dutenak), aurrez-aurreko kontsultak, gertukoak. Zertarako hori dena baina!? Poltsikoan daramagun 300€-tik gorako makinak emango digu-eta diagnostiko ziurra!

mHealth deritze aplikazio berri horiei; osasun app-ak. Bihotzekoaren aurrean nola jokatu, fobiak tratatu edo diabetea zaintzeko aholkuak ematen dituzte, besteak beste. Hemendik aurrera sasoian egoteko beharrezkoa dugun personal coach-a ere sakelan eraman ahal izango dugu (momentuko smartphone-a ordaintzeko sosik baduzu, behinik behin). Esango digu zein ordu den onena mendira joateko, zenbat denborako spinning sesioa egin behar dugun gure helmugara iristeko erre beharreko kaloriak erretzeko, edo zein marka hobetu behar dugun aurten ere Behobian atera nahi badugu.

La Vanguardiak 2013ko abenduaren 10ean papereko edizioan argitaratutako medisalud monografiko berezian azaltzen denez, gaur 10.000 osasun app baino gehiago daude erabilgarri eta 2015erako munduan 500 milioitik gora pertsonak erabiliko du horrelako tresnaren bat bere smartphone pertsonalean. Hori dio, behintzat, Global Mobile Health Market Report informeak.

Joan Cornet Mobile World Capital fundazioko kide eta mHealth taldeko zuzendariaren hitzak azpimarratu ditu hedabide katalanak. Dio, gaixoari onurak ekartzeaz gain, ekonomikoki bideragarriagoa izango den osasun sistema baterantz garamatzala bide honek. Kalkuluak egiten hasita, egia da, horrenbeste gorrotatzen ditugun erietxeetako itxarongeletako egonaldi luzeak gutxituko direla, baina, poltsikuan eraman beharreko aparatu moderno horiek nondik ateratzen dira? Bizilagunaren ortuan loratzen ote dira urtegarai honetan?

Eredu jasangarriez hitz egiten digute. Eder geratzen da garai hauetan. Europar Batasuneko herrialdeetako osasun sistemetan horrelako aplikazioak jarriz gero, 2017an 99.000 milioi euro aurreztea aurreikusten dutela azaldu du Cornetek. Aipatzen ez duena da, ordea, zer negozio egiten duten app horien sortzaileek, mugikor konpainia handiek, atzetik dituzten hainbat eta hainbat enpresak etab.

Beraz, sendagileak ez dizu gomendio medikurik emango, zure gaixotasunaren arabera internet bidez merkatu txinatarrean erositako modako smartphonean zein aplikazio deskargatzea komeni zaizun esango dizu.

Ez dakit “aurrerapen” teknologiko honekin gastu ekonomikoa gutxituko den ala ez, baina imaginatzen gure gurasoak bilobei medikuaren kontsultara joatearena galdutako beste ohitura baten historia bezala kontatzea? Erotzen ari gara.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsaso Zubiria Etxeberria

1990ean Hernanin jaioa. Historia txikiak bilatzen ditut, beren txikitasunean handi direnak.

Azken bidalketak

  • Galtza motzak eskuluzeen paradisu
  • Asilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
  • Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
  • Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az
  • Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Iruzkin berriak

  • Xabi Amedo(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Zubiria zubix(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Eneritz(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA