Errekatik ibaira
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: azaroa, 2014
Aza11 0

Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”

Posted in Sailkatugabeak

Egun handiaren bezperatan harrapatu genuen Isabel Vallet i Sánchez CUPeko diputatua, eta kanpainaren azken orduetan eskaini zigun bere denbora apurra. Bartzelonako metropolian, Santa Coloma langile auzoan elkartu ginen berarekin, bertan izan baitzuen azkenetako mitina, auzokide batzuekin batera. Eguerdirako Bartzelona erdialdean egon behar zuela eta, metroan izan genuen lehen hizketaldia eta aritu ginen, treneko asko bezalaxe, modako gaiaz, hangoaz eta hemengoaz… Alde batetik besterako...

Read More
Aza10 0

Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az

Posted in Sailkatugabeak

Irakurri ditugu azken hilabete hauetan zehar hedabideetan azaroaren 9aren inguruan betetako orrialde asko eta asko, baina egunean bertan Bartzelonan herritarrekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta bideo honetan duzue laburpena:                   (Elkarrizketak: Nerea Eizagirre eta Itsaso Zubiria)

Read More
Aza09 0

Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Posted in Sailkatugabeak

Larunbatean nabaritu genuen jendea aztoratuago. Kanpotik begiratzea tokatu zaigunok ostiral ilunabarrean emozioz galdetzen genien lagun katalanei zer, zer espero zuten azaroaren 9rako, nola bizi duten prozesu guztia. Eta eurak, itxura batera lasai, ez zegoela batere garbi; batzuk positiboago, eta beste batzuk zalantzati. Baina orduak aurrera joan ahala, hasi dira tarteka kantuan batzuk, irribarrea ahoan goizean-goiz amonarekin bozka emateko geratuta dagoela kontatzen bestea, lehen ordurako...

Read More
Aza09 0

Lehen orduak normaltasun osoz azaroaren 9an

Posted in Sailkatugabeak

Ireki dira bozka emateko kolegioak goizeko bederatzietarako. 6 milioi inguru dira galdeketan parte hartzera deituta daudenak, eta 40.000 bolondresek eman dute izena azaroaren 9 honetan guztia antolatu eta dena ondo atera dadin. Kolegioak irekitzerako jendea ilara luzeak osatzen hasia zen ate aurrean, botua eskuetan ondo elduta. inongo arazorik gabe eman zaio hasiera egunari eta mugimendu handia nabari da bozka-lekuetan. Zahar eta gazte, ilusio handiz ari dira bizitzen eguna herritarrak, eta ez...

Read More
Aza05 0

Armada Bartzelonara eta Urrezko Egunsentia Valentziara, badaezpada

Posted in Sailkatugabeak

Espainiako Armadaren fragata batek Bartzelonako portuan egingo du geldialdia, azaroaren 9rako hiru egun besterik geratzen ez direnean. Konstituzio epaitegiak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketa debekatu eta Generalitateak, hainbat alderdik, zein herri mugimenduak aurrera jarraitzeko deia zabaldu duten egun berean argitaratu du berria Nació Digital hedabideak: L’Armada envia una fragata a Barcelona tres dies abans del 9-N.  Itsasontziari izena da ondoen etorri zekiokeena....

Read More

Itsaso Zubiria Etxeberria

1990ean Hernanin jaioa. Historia txikiak bilatzen ditut, beren txikitasunean handi direnak.

Azken bidalketak

  • Galtza motzak eskuluzeen paradisu
  • Asilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
  • Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
  • Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az
  • Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Iruzkin berriak

  • Xabi Amedo(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Zubiria zubix(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Eneritz(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA