Errekatik ibaira
Hasiera » Sailkatugabeak » Armada Bartzelonara eta Urrezko Egunsentia Valentziara, badaezpada
Aza05 0

Armada Bartzelonara eta Urrezko Egunsentia Valentziara, badaezpada

Atalak: Sailkatugabeak

Espainiako Armadaren fragata batek Bartzelonako portuan egingo du geldialdia, azaroaren 9rako hiru egun besterik geratzen ez direnean. Konstituzio epaitegiak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketa debekatu eta Generalitateak, hainbat alderdik, zein herri mugimenduak aurrera jarraitzeko deia zabaldu duten egun berean argitaratu du berria Nació Digital hedabideak: L’Armada envia una fragata a Barcelona tres dies abans del 9-N. 

Itsasontziari izena da ondoen etorri zekiokeena. ‘Cristobal Colon’ deituak Bartzelonako portuan Cadizera abiatu aurretik atsedenaldi eskala egingo duela azaldu dute, eta publikoari ateak irekiko dizkio, ABC egunkariak definitu duenez “helburu nagusia defentsa nazionala” duen fragatak.

'Cristobal Colon' fragata

 

Eta Espainiako gobernua Kataluniako galdeketa nondik edo handik ilegalizatzeko saiakeratan ari den bitartean, arazo handiegirik gabe egin du legezko Urrezko Egunsentia; Grezian sortutako alderdi ultraeskuindarra. Horrela dio, behintzat, elsingular.cat hedabideak. Espainiako Barne Ministerioko erregistroan dago eta dagoeneko egoitza ere badauka, non eta Alcoi-n (Alacant, Valentzia). Antonio Vicedo da buru, 2008an Alacant-eko Alianza Nacional taldeko zerrendan lehen joandakoa, eta behin baina gehiagotan talde ultraeskuindarrekin lotu dena.

Loturarik ez duten mugimenduak? Kasualitatea? Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsaso Zubiria Etxeberria

1990ean Hernanin jaioa. Historia txikiak bilatzen ditut, beren txikitasunean handi direnak.

Azken bidalketak

  • Galtza motzak eskuluzeen paradisu
  • Asilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
  • Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
  • Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az
  • Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Iruzkin berriak

  • Xabi Amedo(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Zubiria zubix(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Eneritz(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA