Errekatik ibaira
Hasiera » Sailkatugabeak » Galtza motzak eskuluzeen paradisu
Uzt30 5

Galtza motzak eskuluzeen paradisu

Atalak: Sailkatugabeak

“Neskatila gazteak orain, udaran, beraien gorputza sexiagoa edo gehiago erakuste aldera, arropa oso motzarekin ateratzen dira; shorts modukoak jarrita edo goikaldetik ia ia sujetadoretan doazela ematen duelarik. Eta noski, hori gutxi balitz, ze gutxi da, mugikorra bular arteko canalilloan eramatera ausartzen dira; edo bestela short-aren atzekaldean, mini-poltsikoan. Que vamos, horrek dauka arrisku pila bat eskua sartzeko. Ez ipurdia ukitzeko, baizik eta mugikorra lapurtzeko. Gero nola ez dizute bada eskua sartuko? Normal!”.

Hitz horiek lasai ederrean izan litezke Opus Deiko kideren batenak, Munilla apezpikuarenak akaso… Baina ez, asteazkenean Euskadi Irratiko Faktoria saioan Jon Urbietak esanak dira. Modu bromosoan bota ditu hitzok Unai Goikolearen (ETBko Itxuroso programako aurkezleetako bat) imitazioa egiten ari zela. Lotura honetan daukazue entzungai, 2,45 minututik aurrera.

Baina agian arrazoi izango duzu, Jon, galtza motz horiekin probokatu besterik ez dugu egiten emakumeok; nola ez digute bada eskua sartuko kalera horrela aterata? Ulertzen dut, beraz, zure proposamena izango dela emakumeok kalean tapatuago ibiltzea eta mugikorra eskuan edo poltsan daramagula, eskua sartzeko tentaziorik izan ez dezaten; lapurrek, noski!

Ironia ironia da, broma broma, iraina irain eta erasoa eraso. Bereizten jakitea ez legoke gaizki.

5 Iruzkin

  1. Eneritz | 2015-07-31 at 15:52

    Ta zergatik ez diete ba eskua sartuko?

    Reply
    • Itsaso Zubiria | 2015-07-31 at 16:07

      Eneritz, ez dut oso ondo ulertzen zure iruzkina…

      Reply
    • Zubiria zubix | 2015-07-31 at 17:51

      Barkatu, baina aurkezleak ez du proposatu emakumeak estaliago joatea. Eta ez dakit ikutzea edo ez ikutzearen eztabaida hau. Larrua jo nahi baduzu neska horietakoren batekin ikutu beharko duzu eztta?

      Reply
      • Itsaso Zubiria | 2015-07-31 at 18:06

        Zubiria Zubix, uste dut neska bati atzetik ipurdia ukitzea edo bere onarpenarekin jolasean ari zaretela gorputza ukitzea oso gauza ezberdinak direla.

        Reply
        • Xabi Amedo | 2015-07-31 at 22:13

          Bere onarpenarekin? Udaletxean ematen dituzte dokumentu horiek? Esan mesedez non aurkitu daitezken orriok, onarpenik gabe egon naiz larrua jotzen azken 20 urteak.

          Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsaso Zubiria Etxeberria

1990ean Hernanin jaioa. Historia txikiak bilatzen ditut, beren txikitasunean handi direnak.

Azken bidalketak

  • Galtza motzak eskuluzeen paradisu
  • Asilo politikoa ukatu dio Espainiak Hassanna Aalia sahararrari
  • Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
  • Bartzelonako kaleetan azaroaren 9az
  • Zenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du

Iruzkin berriak

  • Xabi Amedo(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Zubiria zubix(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Eneritz(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan
  • Itsaso Zubiria(e)k Galtza motzak eskuluzeen paradisu bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA