Koronaldia

Pablo Sastre Forest
0

Aikomen, osasunari buruz Koronaldiak berekin ekarri dizkigun zenbait ideia berri, gure artean gelditzeko aukera haundiak dituztenak:

1. Sintomarik izan gabe, egoten ahal gara gaixorik.

2. Sano egonik ere, proba hala-holako batean positiboa ematen badugu, kasuak gara, eta, hala garen ezkero, arriskutsuak.

3. Politika sanitarioaren ondoriozko kalteak: gizajendearen bizi-baldintzak okertzea, gaixotzea, burutik nahastea, hiltzea, albo-kalteak dira; esan nahi baita, onargarriak edo onartu beharrekoak.

Konparazio, Itxialdia hasi eta aste gutxitara, buru-gaixotasunak ugaritu egingo zirela esan ziguten osasun-autoritateek; jakinaren gainean zeuden, beraz… Jakiteak ez zien, ordea, politika sanitarioa koma batean ere alde onerako aldarazi.

4. Gaixotasun baten motibuz edo aitzakiaz, humanoak oro beren etxeetan itxi behar diren… ixten ahal diren ideia.

5. Gaixotasun infekziosoen transmisioa galarazte aldera edo, gure joan-etorriak eta gure hartu-emanak “trazatu” eta, bere kasuan, galarazi behar diren, edo “traza” eta galarazi daitezkeen ideia; hortakoz, industriak aldian-aldian asmatzen dituen artefakto eta aplikazioei men egin beharko diegu.

Tartean, eta puntan, “osasun-pasea” edo dena delakoa dago.

6. Zenbaitetan txertoek Covid-19tik babesten ahal dutela ukatu gabe: inmunizatzen ez duten, beraz gaixotzea eta hiltzea galarazten ez duten; bestalde eta beren zuzeneko eraginez, dagoeneko milioika lagun gaixoarazi, ehunka mila ospitalerarazi, milaka eta milaka hilarazi dituzten txerto on eta beharrezkoen ideia.

Horrez eta denaz gain, txerto-esperimentu masibo batean parte hartzen ahal, parte hartu behar dugun ideia.

7. Politika sanitarioak – Koronaldia bera, lehenik eta behin – ezin dira kritikatu, eztabaidatu, ez zalantzan jarri ere. Kritikatzera menturatzen dena, isilarazia, eratsia eta gizartetik fueratua izango da.

Politika ber horiei men egiten ez diena, berriz, zigortua izango da: ezin desplazatuko da, lana galduko du, eta abarreko komediak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA