Gertakariak

Pablo Sastre Forest
0

2022. urtean, gizon xinple batek igartzen ahal dituen hiru joera, gertatzen ari dena ulertzen eta datorrena usaintzen, bere ustez, laguntzen diotenak:

1. Bizi gaituen ekonomiakĀ erreala deseraiki eta deseginarazi egiten du.

Deseraikitze eta deseginarazte horretatik ulertzen ahal dira gure gizarteetako gertakari zientifiko, politiko… eta ideia seinalatu gehienak.

2. Teknologia berriek humanoei emaniko boterea, bizidunen eta, partikulazki, humanoen euren kontra erabiliko da.

xx. mendeko hiru gertaldi gogoan: batetik, nazien deuseztatze-esparruak eta haiek bezalaxe sarraskitze-proiektu moduan sortu eta garatu zen energia nuklearra, bestetik, telebistaren eskutik zabaldu zen entretenizio masiboa: sarraski-dispositiboen eta zorion-dispositiboen ugaltzeari eta perfekzionatzeari erne behar dugu: nola suntsitzen gaituzten eta nola entretenitzen gaituzten, erne.

3. Totalitarismo ekologiko-sanitarioa konkretatzen ari da.

Ukitu sozialak, ukitu faxistak, ukitu nazionalistak, ukitu sexistak, ukitu feministak… izan ahal dituen totalitarismoa.

Gizon xinpleak bere artean egiten du ezen, hiru joera horiek inplementatzen dituzten dispositiboetatik kanpo-antzean izanez eta jardunez baino ezin saihetsiko direla gaitz horietako batzuk.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA