Independentzia gerra

Pablo Sastre Forest
0

Semeari ari zaio aita:

“Gure gizonak ausardiaz borrokatu ziren, baina txikitu egin zituzten. Gure ezpatak motzegiak ziren eta gure lantzak ahulegiak. Gutariko asko hirira aldatuta zeuden ordurako. Ez zekiten sugeeraz. […] Burdinazko gizonen aurka, haien armez borrokatu behar izan ziren gureak, zeina alferrik zen zeren, besteren gauzek ezin baitute inor arrakastara eraman. […] Zure aitona heziezina zen, haren zainetan gure arbasoen odol irakina zebilen. Burdinazko gizonek hil zuten. Haren izar-bideari segi izan bagenio, burdinazko gizonak ezin ezarriko ziren gure lurretan: haien lepozainei kozk egin eta bizirik jango genituen, hezurrak ere ez genituen utziko. Baina, zoritxarrez, pertsonak endekatu egiten dira, eta herriak ere bai. Suge-hortzak galtzen dituzte, beren mintzairak galdu… harik eta, azkenean, kuturtuak bukatzen duten arte, bizkarrezurrak tolestuta soroan, igitaiaz belarra ebakitzen”.

(Andrus Kivirähk, El hombre que hablaba serpiente.)

Kuraia

Koldarkeriaren eta ausarkeriaren arteko lekuren batean dagoke kuraia.

Kuraia, generosidadeaz bat, sublimaturik edo, heroismoa izaten ahal da.

Faltan ematen zituela heroiak, esaten zuen, bere hondar urteetan, gure aitak. Heroi klasikoak zituen, beharbada, gogoan. Heroi komunistak, heroi abertzaleak ere izango zituen…

Nik ez nituen faltan ematen, batere. Heroi gehiagorik ez! esaten nuen, ixilka.

(Ez zegoen aldarrikatu beharrik. Egiatan, ordurako heroiak, Bifok idatzi duen bezala, “aienatu egin ziren, beste dimentsio batera lekualdatuak, mamutan bihurtuak, disolbatuak”.)

Baina, kuraia…

Asko genuke kuraia.

(Egiatan, heroismoaren posibilitatea eta kuraia – herri-konspiramena, errealitatea eta beste porroska batzuekin batean – tenore edo mugimendu berean ezkutatu ziren.)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA