Maleta

Pablo Sastre Forest
0

Charlotek maleta bat hautatu du. Gustatu egin zaio, bere gauzak eramateko behar dituen kualitate guztiak baditu. Ondoren, bere errealitatea, bere zerak barruan biltzen dituen armarioa ireki du, haiekin maleta bete du… Ez da dena sartzen!

Ipurdiz maleta zapaldu, gainean salto egiten du… Azkenean ixtea lortu duenean, tirante-uhal bat hemendik, mahuka bat handik… inondik ere gainezkatzen dira puskak. Charlotek guraize haundi batzuk hartu eta moztu egiten ditu soberakinak.

Wislawa Szymborskak ekarri zuen gogora eszena, Frankfurten eman zuen hitzaldi batean: “Horixe gertatzen da, enpeinatzen garenean ideologiaren maletan errealitatea sarrarazten”.

Komunismoa zuen gogoan, seguruena, Szymborskak…

Mendebaldea ulertzeko ispilu bat izan zen gutako batzuentzat Ekialdea. Libertaterik eza aditzeko, bagenuen handik zer ikasia: ikasi, batik bat, “ideologiaren maletak” eta sistematizazioak zein nahigabeetara eraman dezaketen.

Hara hemen, gu: sistematizatze bidean, algoritmoei esker, datu bihurtzeko bidean…

Algoritmoek, gurean, datu batzuk, humano batzuk, arkumeen moduan, bizitako direla determinatzen ahal dute, beste batzuk, berriz, pikarako, edo erreusak: pertsona zaharrak, eriak, akastunak, pobreak, inproduktiboak, disidenteak… ordena perfektua galarazten duten oro, eliteen hobe-beharrez edo ekologiaren on-beharrez bizidunen multzotik zientifikoki baztertuak, hiltzera eramanak edo utziak.

Sistemek beti dituzte errealitateak mutilatzen. Beti bukatzen dute gainezkatzen dena mozten. Eta jendeak, beti egiten du gainezka. Eta guraizeak, komenentzian, gulag, errausketa-labe, purga, kartzela, bonba, etxeratze-agindu edo derrigorrezko txertatze kanpaina masibo bihurtzen ahal dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA