Legearen ondotik

Pablo Sastre Forest
0

Legerik ezean kaosa saihestezina dela, azken bi bat mila urtean mendebaldeko eta mendebaldetartutako sozietateetan nagusi den sinismena da; ez lehenago eta ez sozietate horietatik kanpo existitu izan ez den sinismena.

Hala dio behintzat Laurent De Sutterrek, bere Après la loi-n (2018).

Zuzenbidearen malformaziotzat jotzen du De Suterrek legea. Ezaguera-tresna diren gainontzeko zuzenbideak ez bezala, legea, bera, ezagueratik kanpo dago. Legera jotzea, geurez ez dugula ezaguerarik aitortzea bezalaxe da. Lege-sisteman ez da ezagutu behar; obeditu egin behar da.

Derrigorrezkoa, baimendua eta debekatua: legearen hiru kategoriek, ez digute ezer esaten munduak funtzionatzen duen erari buruz. Halakoa edo bestelakoa “izan beharrarekin”, eskola-ariketa suerte bat bihurtzen da munduan gure orientazioa; hartan, bi operazio posible bakarrak eginbeharraren errespetua edo haren transgresioa dira.

Herri-zuzenbideari gutxi inporta zaio “izan behar izatea”, ezagutzen baitu haren inpotentzia. Inporta zaion bakarra “izan ahal izatea” da.

Herri-zuzenbidea harrera-dispositibo bat da, izan badenaren aldioroko sorpresari eta honek sorrarazten duen zalantzari espresatzeko lekua ematen diena.

Herri-zuzenbidearen adierazpenak dira komuna, auzolana eta batzarra: berekeriaren mehatxua baztertzea permititzen duten elkar dependentzia mekanismoak; ekintza-erregimen bat bermatzen dutenak, gatazkari, zapalketari eta galerari mugak jarri eta, era batera edo bestera, batzuk besteez arduratu behar dugula, barrendatzen diguna.

Generoak zuzenbidean.

Generoei dagokiela, hiru zuzenbide bereizi zituen Ivan Illichek (Le genre vernaculaire, 1982):

1. Herri-zuzenbidea, zuzenbide ezidatzi oro, intragenerikoa da: generoen arteko konplementareitate anbiguo eta orekatua sostengatzen duena.

2. Europako zuzenbide idatzia patriarkala da: genero femeninoa mespretxatzen duena.

3. Hemeretzigarren mendetik aurrerako zuzenbidea “sexista da, beti”: sexuen arteko berdintasun kimeriko baten mesedean generoa abolitu egiten duena.

“Emakumeen eta gizonen identitateari moldatutako jurisdikzio bat”: bera da, Illichen ustez, zuzenbideari dagokionez, helburu demokratiko prioritarioa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA