Kooperarock
Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.
Kooperarock: Lau hilabeteko ibilbidea
Atalak: DSS2016: Kooperarock, Ekintzailetasun Soziala, Ekonomia Solidarioa, Eraldaketa Soziala, Kooperatibigintza Bizirik!, Kooperatibigintzaren oinarriak
Otsailaren 16an, neguaren erdi erdian hasi genuen blogune hau eta baita ere KooperaRock atala Zebrabidean, Donostia 2016ren baitan LANKI Ikertegia garatzen ari den proiektuaren berri emateko asmoz. Hemeretzi astez, kooperatibagintzaz aritu gara, eta baita beste hamaika gairi buruz ere, hala nola, ekonomia, hezkuntza, feminismoa, komunikazioa eta arkitektura, besteak beste. Lan eremu anitz eta ezberdinak, baina den denek amankomunean partekatzen dute zerbait: diru metaketa helburu duen egungo gizarte kapitalistan, bizitza erdigunean kokatzeko nahia. Horiez aritu gara hilabete hauetan eta, oporraldiari hasera eman aurretik, laburpen saio hau prestatu genuen. Irratsaioa entzuteko prest?