Hasiera »
Kooperarock-en bloga - Kooperarock
Kooperarock
Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.
Kooperatibagintza IV Topaketa ospatuko da Ekainaren 10ean HUHEZIn
2016-06-07 // Eraldaketa Soziala, Kooperatibigintzaren oinarriak // Iruzkinik ez
Ekainaren 10ean eta laugarren urtez, Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak, Kooperatibagintza IV Topaketa ospatuko du “Kooperatibagintza eta Eraldaketa Soziala” lelopean Eskoriatzako HUHEZI Fakultatean. Goizeko 9tan hasi eta eguerdiko ordubata t’erdiak arte, kooperatibagintza, ekonomia sozial eta solidario eta herrigintzako eragile ezberdinak elkartuko dira lurraldeari atxikitutako nazioarteko esperientza eraldatzaile ezberdinen berri izateko euren protagonisten ahotik. Lanaldian ere, taldeko lana eta elkartrukerako tartea egongo da. Partehartzea irekia da eta denok zarete ongi etorriak!
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN
Proiektuak, DSS2016ren babesa jaso du eta Kooperarock: kooperazioaren artea proiektuaren baitan kokatzen da. Izen emateko: akareaga@mondragon.edu
Kapitalismoaren Epeak eta Kooperatibagintza
2016-05-31 // Kooperatibigintzaren oinarriak // Iruzkinik ez
Kapitalismoaz eta kapitalismoak izan duen garapenaz hitzegiterako orduan, hamaika iritzi, ikuspuntu eta sailkapen aurkitzen dugu sarri. Gaurkoan, horietako bat ekarri dugu. Rafael Cristobal adituak, joan den astean Oñatin eskeinitako formakuntza prozesuan egindakoa hain zuzen ere.
IRRATSAIOA ENTZUN HONAKO ESTEKAN:
http://www.arrosasarea.eus/2016/05/31/maider-iriarte-langileek-bultzatutako-iraultza-prozesuek-gizarte-klasista-berriak-ekarri-izan-dituzte-zenbaitetan/
Horrela, Kapitalismoak azkeneko mendeurrean izan duen garapena aztertzeko, Rafael Cristobalek hiru garai aipatzen ditu:
Lehen kapitalismoa, iraultza industralek sortu zutena. Lantegiak sortzen dira, jabetza pribatua dutenak. Jabeek, langileak lan indar hutsa direla usteko dute, eta soldataren helburua, era gordinean esanda, langileak bizirik eta osasuntsu mantentzea izango da, lanean jarrai dezaten. Langileen behar erreproduktiboak bermatuko dira, beraz. Hau da, langileak bizi daitezela, lan egiteko indarra izan dezatela eta seme-alabak egin ditzatela hauek ere, etorkizunean, lan egin dezaten. Sistema honek suspertu zituen Karl Marx-en gogoetak eta eredu komunisten praxia ere.
Bigarren kapitalismoaren garaia, iraultza marxista-komunisten ostean sortuko da. Lantegietako jabeek soldatak hobetuko dituzte eta elementu psikosozialak barneratuko dituzte soldataren inguruan: gurean hain ezagunak diren soldataren inguruko inzentibo eta mehatsuen garaia izango da. Akuilua eta azenarioarena.
Azkenik, hirugarren kapitalismoaz hitzegiten da ere, egungo Ezagutzaren Gizartearen eskutik jaio dena eta lanean langileen garapen osoa eta integrala bilatuko duena.
Arizmendiarrieta, sujeto kooperatiboa eta eraldaketa soziala
2016-05-24 // DSS2016: Kooperarock, Eraldaketa Soziala, Kooperatibigintzaren oinarriak // Iruzkinik ez
Joan den maiatzaren 19 eta 20ean Euskal Herriko Unibertistateko Donostiako Campuseko ikasle eta irakasle talde txiki batekin lehenik eta Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Empresaritza Eskolan ondoren, galdera bati erantzuten saiatu ginen Kooperarock: Kooperazioaren artea, DSS2016ko proiektuaren baitan: Noiz eta nola egiten da pertsona kooperatibo eta nola bultza dezake unibertsitateak prozesu hau? Hau da, nola sortzen da besteekin kooperazioan harremanak sortzen dituen sujetua, egungo gizarte kapitalistak bultzatzen duen sujeto konpetitiboaren ondoan? Sujeto kooperatiboa, mundua ikusi eta pentsatzeko beste modu integratuagoa duen sujetoa da. Eta sujetu honen sorkuntza izan zen, hain zuzen ere, Arizmendiarrieta eta bere garaikideak hezkuntza eredu berri bat sortzera bultzatu zituena. Eta nolakoa behar du hezkuntza berri horrek? Ba Arizmendiarrietaren begietan, integrala, bizitza osokoa eta komunitatearen mesedetara dagoena.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN!
Zer da hezkuntza integrala Arizmendiarrietaren begietan? Ezagutza teknikoei garrantzia ematen diena eta baita giza balore eta jarrera etikoei. Praktika eta teoria uztartzen dituena, burua eta bihotza, formakuntza oso eta integral bat sustatzen duena, alegia.
Beste alde batetik, Arizmediarrietak, formakuntzak, bizitza osorako behar duela aipatzen du. Ez 3 eta 25 urte bitartean betetzen dugun garaia. Bizitza osoan ari garelako ikasten, era formal edo ez formal batetan eta bizitzako garai guztietan ditugun ezagutza eta esperientziak baliagarriak direlako komunitatearentzako. Zentzu honetan, Arizmendiarrietak, zaharren ezagutza eta esperientziak balioan jartzen ditu, gaur egungo gizartean gertatzen ez den bezala.
Eta azkenik, hezkuntza, sujeto kooperatiboaren ekintza guztiak bezala, komunitatearen mesedetara egongo da, komunitatearen beharrei erantzunez eta komunitatea eraldaketara bideratuz.
Denbora banketxeak
2016-05-17 // Ekonomia Solidarioa, Eraldaketa Soziala // Iruzkinik ez
Kooperarock atal honekin hasi garenetik, astero astero, beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk ekartzen saiatzen ari gara. Hau da, dirua eta etekin ekonomikoa den denen erdian jartzen dituen gure gizarte honetan dauden alternatibak azaleratu nahi ditugu. Horietako bat dira, hain zuzen ere, denbora banketxeak.
Kontzeptua ulertzea zaila bilakatzen da lehen une batean, izan ere, banketxeak diruaren logikarekin uztartzen bait ditugu. Adibide batekin errazago ulertuko da: demagun, gerriko minez zabiltzala egun huetan eta etxetik atera ezinik ibili zarela. Asteartea da eta ostiralean egindako erosketakoak bukatu egin zaizkizula. Herriko denda etxetik nahiko urrun dago eta gerriko minez, ezin haraino iritsi. Guraso eta lagunak lanpeturik dabil tza eta ez dagoerosketak egitera joateko modurik gerri horrekin. Zer egin? Denboraren banketxera deitu! Eta zertarako? Ba… euren denbora zu erosketetara laguntzeko eskeini duten giza seme-alabekin harremanetan jartzeko.
Denbora banketxeetan denbora eskeini eta trukatu egiten da. Eta denbora hori, lanaldi orduetan zenbatzen da. Horrela, nik haur zaintza orduak eskeini ditzaket eta banketxera, haurrak zaintzea behar duen norbait iristean, gu biok harremanetan jarriko gaituzte. Nik haurrak zainduko ditut 3 lan orduz, adibidez, eta 3 lan ordu horiek nire “saldoa” izango dira banketxean, etorkizunean behar bat dudanean erabiliko duana. Ba… ez dakit, etxea margotzeko, adibidez. Eta denbora hori, margotzeko prest dagoen pertsona batek emango dit… ez du derrigorrez nik haurrak zaindu dizkiodan berdina izan behar.
Denbora banketxeetan lanak ez dira monetarizatzen, hau da, ez zaie “preziorik” jartzen eta ez dira hierarkizatzen ere. Hau da, lan guztiak dira garrantzitsuak, baliotsuak eta preziatuak. Azken hau da, beharbada, denbora banketxeen ekarpenik garrantzitsuenetakoa: lan denak beharrezkoak direla aurreikusten dutela. Lan denei balore berdina eskeiniz, elkarzaintzak eta harreman sozialak bultzatzen dituzten gune bilakatuz.
Herri indigenak eta elkarzaintzak
2016-05-10 // Ekonomia Solidarioa, Eraldaketa Soziala // Iruzkinik ez
Aintzinako herri edo herri indigenen jakituriaren inguruan arituko gara gaur. Izan ere, Kooperarock blog honetan behin eta berriz aipatzen ditugu elkartasuna, eraldaketa soziala edo deshazkundea bezalako hitzak, aintzinako herrien edo herri indigenen pentsaeraren isla besterik ez bait dira. Eta horrela, Ubuntu, paq’uch edo kyosei bezalako hitzak sortu dira Afrika, Ertamerika eta Asian, elkarrekiko dugun dependentzia gorpuzteko. Izan ere, indigenek aspaldi bait dakite «Pertsona beste pertsona batzuen arabera da pertsona» eta izango bagara, besteekin harremanetan eta besteekiko zaintzei esker izango dela.
ENTZUN IRRATSAIOA!
Jordi Via Euskal Herrian
2016-05-03 // DSS2016: Kooperarock, Eraldaketa Soziala, Kooperatibigintza Bizirik! // Iruzkinik ez
Donostia 2016 Kultur Hiriburua eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegia elkarrekin garatzen ari diren Kooperarock. Kooperazioaren Artea proiektuaren baitan, Jordi Viak hitzaldi bat eskeiniko du maiatzaren 10ean, Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko seietan.
Jordi Via, gaur egun Bartzelonako Udaletxean Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatua da eta “Ekonomia Sozial eta solidarioa ekonomia berri baten erdigunean: Bartzelonako Udalaren esperientzia” izenburupean, Bartzelonan udalgobernutik garatzen ari diren ekintzen berri emango du eta Euskal Herriko eragile ezberdinekin mahai inguru bat ospatuko da jarraiean.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:
Esan beharra dago, Bartzelonan ezberdintasun ekonomiko handiak daudela biztanlegoaren artean. Horrela, errenta per kapitaren bataezbestekoa 100 bada, badira Sarriá bezalako auzoguneak zeinetan errenta 184,3ra igotzen den eta baita Nou Barris bezalako auzogune txiroak ere 53,7ko errenta per capita dutenak. Ezberdintasun sozial hauek orekatzeko asmoz, urtarrilaz geroztik udalak ekonomia sozial eta solidarioko ekintzak bultzatu ditu Bartzelonako bost auzoguneetan, egungo sistema kapitalistan ohikoak diren publiko eta pribatuaren arteko aliantzak sahiestu eta publiko eta kooperatiboaren arteko beste batzuk sortuz.
Bartzelonako Udaleko Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuaren beste helburuetako bat, pobreziaren feminizazioarekin amaitzea da. Izan ere, emakumezkoak bait dira sarri pobreziaren lehen biktimak. Horretarako, Udala, emakumezkoek nagusiki osatzen dituzten 20 kooperatibekin ari da elkarlanean.
Komisionatua Bartzelonako udalak burutuko dituen ekintzetan ekonomia sozial eta solidarioa zeharlerro bilaka dadin lanean ari da, ingurumenaren zaintza eta energia aurreztea lehentsiz.
Gai hauek eta beste izango ditu mintzagai Jordi Viak, maiatzaren 11ean, arratsaldeko 6tan Torrekuan eskeiniko duen hitzaldian. Zatoz!
Eraldaketa Sozialerako komunikazioa
2016-04-26 // Eraldaketa Soziala // Iruzkinik ez
Eraldaketarako komunikazioaz arituko gara gaurkoan. Hau da, eraldaketa helburu duen komunikazioaz. Komunikazio honen aurrekaria, “garapenerako komunikazioa” izenekoan dago, Hego Ameriketan joan den mendeko erdialdean sortutakoa.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:
Tarte honetan maiz errepikatu izan dugu, Mondragoneko Kooperatibigintzaren hasera, Arizmendiarrieta apaizak Debagoienara iristean aurkitu zituen bidegabekeriak izan zirela, jendartearen oinazeak, alegia. Garapenerako Komunikazioa ere, antzeko testuinguru batetan sortu zen Hego Ameriketan, azpigaratua zegoen gizarte batetan, komunikabideak komunitatearen mesedetara jartzen hasten direnean.
Jabetza eta jabetzea dira garapenerako komunikazioaren oinarriak. Jabetzarik gabe, ez bait dago eraldaketarako komunikaziorik. Komunikatzaileak komunikabideen jabe izango dira, euren lana komunitatearen mesedetara jarriz eraldaketa sozialaren norabidean. Komunikazioa eraldaketaren zerbitzura jartzeko, jabetza berebizikoa izango da: komunikatzaileak euren lantokiaren JABE izango dira, JABETZAren bitartez, euren eraldaketa sozialarekiko erantzunkizunarekin JABETZEKO.
Koopera…MOOC!
2016-04-19 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
MOOC-ak (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) musutruk edo kostu txiki baten truke mundu zabaleko unibertsitateek eskeintzen dituzten Internet bidezko ikastaroak dira. Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz. Pasa den urtean, Mondragon Unibertsitateak ere bere lehen MOOC eskaintza egin zuen segurtasun informatikoa eta kooperatibigintzaren inguruan eta haurten, maiatzaren 5tik aurrera, MOOC edizio berria burutuko da Kooperatiben kudeaketarako gakoak: Arrasateko esperientzia izenburupean.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:
Edonork parte har dezake MOOCean, izena eman besterik ez dago Mondragon Unibertsitateko webgunean . Pasa den urteko lehen edizioan mundu zabaleko hamaika txokotatik etorritako partaideak bildu ziren kooperatibigintzaren ingurura. Batez ere, Euskal Herritik eta Hego Ameriketatik parte hartu zuten MOOCean, ikastaroaren gaiak landu eta foroetan eztabaidatuz.
Ikastaroa lau moduluz osatuta dago: Lehenengo moduluan, kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko da. Bigarren moduluan berriz, Arrasateko kooperatiba esperientzian murgilduko dira ikasleak, hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko dira eta azkenik, laugarren moduluan, gizarte eraldaketa prozesuetan hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko da, Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian hezkuntzak izan duen garrantzia azalduz.
MOOC saio berri honek, kooperatibigintzaren balioak zabaltzeko bide berriak irekiko ditu bigarren utez eta hare gehiago: kalitatezko hezkuntza denona eta denontzat dela erakusten duen hezkuntza heredua berria bultzatuko du. Jakinntza eta ezagutzen zabaltzea onura ekonomikoaren gainetik jartzen duen hezkuntza heredu berritzailea, alegia.
Berrekin.Berregin. …beste mundu bat
2016-04-12 // Ekintzailetasun Soziala, Ekonomia Solidarioa // Iruzkinik ez
Bigarren urtez, haurten ere, otsailaren 29a eta maiatzaren 31a bitartean, Debagoieneko hogei lagun negozio ideia berriak lantzen ari dira ekintzailetasun sozial eta komunitarioaren norabidean. Gaur egun oso modan dauden “start up” eta “enpredeurismo” ekintzen parean, BERREKIN.BERREGIN programak ekintzailetasun soziala suspertu nahi du, hau da, negozio berri bat sortu nahi duenari, negozio horren bitartez eraldaketa soziala bideratzeko lantresnak eta ezagutzak eskeintzea. Bergarako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak antolaturikoa, Olatukoop eta Bagararen kolaborazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesak jaso ditu.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:
Lana ogibide hutsera mugatzen duen gizarte kapitalista batetan, BERREKIN.BERREGIN programak muga horiek hautsi nahi ditu eta, horretarako, galderak botatzen dizkio bisitariari webgunean sartu orduko: Posiblea al da gizarte humanoago bat?, Garapen ekonomikoa eta justizia soziala bateragarriak al dira?, Ba al dugu aukerarik eskualde jasangarriagoa eraikitzeko?
Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hiru hilabetez, partaideek gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketen inguruan hausnartuko dute, tokiko garapen paradigma barneratuz eta ekonomia sozial eta solidarioko esperientzia arrakastatsuak bisitatuz, helburu bakar batekin: ametsak egi bihurtzea, proiektuaren webgunean hasera haseratik azaltzen den bezala:
Berrekin.Berregin egunez amets egitea gustuko duten pertsonentzako aukera berri bat da, praktika konkretuak martxan jarriz gizartea eraldatzearekin amesten duten pertsonentzat.
Nahi duenarentzat eskuragarri dago partaideek eguneratzen duten bloga, adituek egindako ekarpen nagusienak eta Berrekin.Berreginenen ingurura sortutakoak biltzen dituena.
Mondragon Taldea zenbakitan
2016-04-05 // Kooperatibigintza Bizirik!, Kooperatibigintzaren oinarriak // Iruzkinik ez
Kooperatibigintzak bere argi-ilunak dituela ukaezina den bezala, badira ere 60 urteko hamarkadan sortu zen eredu ekonomiko honek gaur egunerarte ekarri dituen argi distiratsu eta itxaropentsuak ere. Kapitalismoaren zaratetatik urrunduz, 22.000 biztanle eta 30 km2 dituen udalerrian eraldaketa soziala abiapuntu eta helburu dituen eredu ekonomiko alternatibo bat garatu da, utopia egiazkoago bilakatuz.
ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:
Mondragon Taldearen baitan, 103 kooperatiba daude, 125 lantegi mundu zabalean, banketxe bat (Laboral Kutxa, alegia), Lagun Aro Aseguruak, Lehen eta Bigarren Hezkuntza dituen Arizmendi Ikastola, Mondragon Unibertsitatea eta teknologia gune sare zabala, besteak beste.
Debagoienan, biztanlegoaren %90 bizitza baldintza oso antzekoetan bizi da, aberats eta txirotuen arteko ia amildegirik gabe, beste eskualde eta herrialde askorekin aldekatuta, altuak diren bizitza baldintzetan.
Kooperatibek 30.673 bazkide dituzte – 2006an baino 1800 bazkide gehiago- eta urtero 11.875 milloi fakturatzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko PIB edota Barne Produktu Gordinaren %12 osatuz. Barne antolakuntzari dagokionean, Taldeko kooperatiba bakoitzak bere autonomia du, nahiz eta badiren denek errespetatzen dituzten araudiak. Mondragon Taldeak, 74.060 lanpostu ditu gaur egun eta horien %40 bazkideek osatzen dituzte. Bazkide izateko, 15.000 eurotako dirusarrera bat ordaindu behar da eta horrek, kooperatibako erabakietan bozkatzeko aukera ematen dio langileari. Langile bakoitzak bozka bat du eta zuzendariaren eta langileen botuek balore berdin berdina dute, kooperatibigintzaren berdintasunarekiko konpromezuaren islada dena.