Nessun dorma
Hasiera » Sailkatugabeak » Gabonetako kontzertuez: Tolosako orfeoia
Urt11 0

Gabonetako kontzertuez: Tolosako orfeoia

Atalak: Sailkatugabeak

Fitxa: Tolosako Orfeoiaren Gabon-Kontzertua. Zuzendaria: Ignacio Ruiz de Alegria. Bakarlariak: Amaya Arberas (sopranoa) eta Pablo Garcia Ruiz (baritonoa). Egitaraua:  Filmetako soinu-bandak eta gabon-kantak. Lekua: Tolosako Leidor Antzokia. Data: abenduaren 22a.

Gabonak iristen direnean badaude errepikatzen diren hainbat tradizio maitagarri edo gogaikarri, segun eta zein ikuspuntutatik begiratzen diren, noski. Hauetako bat Gabonetako kontzertuak dira. Ongi edo gaizki abestutako gabon-kantak parra-parra botatzen dira, eta normalean gutxi inporta zaigu hauen maila artistikoa. Umetan sentitzen genuen giroa eta ilusioa gerturatzen dizkigute saio hauek eta, besterik gabe, politak dira. Batzuetan, hala ere, topatzen dugu kanta-sorta hauetako bat berezitasun batez ukitua: orijinaltasuna edo aparteko “kariño”-arekin egina.  Hau da urtero-urtero Tolosako Orfeoiak eskaintzen diguna. Beti saiatzen dira zerbait desberdina ematen, sorpresa txiki bat oparitzen diote publiko lagunari.

Aurtengo saioa zinez berezia izan zen. Alde batetik, ikuskizun osoagoa eman zuten, Tolosako Kultur Etxeko Dantza Tailerreko umeek parte hartu zutelako; bestetik, esparru guztiz klasikotik ateratzeko saiakera egin zuten, gitarra, baxua, bateria eta piano elektrikoa izan baitziren lagundu zuten instrumentuak (bide batez, esan behar da Iñigo Agirre, Mitxel Longaron, Juanjo Falcon eta Josetxo Fdez. de Ortega musikarien aktuazioak primerakoak izan zirela); eta, azkenik, gabon-kantez aparte, oso ezagunak diren filmetako soinu-bandak abestu eta jo zituzten.

Erabat goxoa eta lagunartekoa izan zen saioa, eta ongi interpretatua. Tolosako Orfeoia eta Eresoinka Eskolania primeran aritu ziren Ignacio Ruiz de Alegriaren batutapean. Amaya Arberas sopranoak bere ahots beroa luzitu zuen, gero eta landuagoa; eta Pablo Garcia Ruiz baritonoak momentu ederrak izan zituen (“If I were a Rich man” jeniala abestu zuen).

Propina gisa, Adolphe Adam-en “Oh holy night”. Denok hartu genuen sorpresa Ignacio Ruiz de Alegria zuzendaria hasi zenean kantatzen lehenengo zatia, akonpainamendurik gabe. Gozamena eta kalitatea, pertsonala eta artistikoa.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA