Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Forma txikia, arrisku handia
Urt17 0

Forma txikia, arrisku handia

Atalak: musika kritika

Humberto Quagliata pianista.

Humberto Quagliata pianista.

Fitxa: Vital Kutxak antolatutako “Astearte Musikalak”. Humberto Quagliata, pianoa. Egitaraua: “Forma txikia, pianorako, Espainiako XX. mendean” (Falla, Mompou, Rodolfo eta Cristóbal Halffter, Montsalvatge, Barce, Bernaola, de Pablo, Prieto, Cano, Marco, Stéfani, Turina, Díez eta Balboa-ren obrak). Lekua: Gasteizko Vital Fundazioaren aretoa. Data: urtarrilaren 15a.

Ausardia behar da joan den asteartean Vital Kutxak antolatutako kontzertu garaikide gogor hauetako bat eskaintzeko. Eta eskertzekoa da ausardia hori, ez baitugu nahi beti betikoa entzun. Baina joera berrietan sartzen garenean dosifikatu edo neurtu egin behar da.

Humberto Quagliata piano jole ona da, urte askotako karrera dauka atzetik eta ezaguna da zaleen artean. Meritua da gainera bere arreta berezia musika garaikidearekin. Interprete guztiek dakite bultzatu eta zaindu egin behar direla konpositore berriak, edo hain berri izan gabe ere baina betiko bideetatik atera direnak; halere, gutxik dedikatzen diote musika mota honi denbora gehiegi.

Beraz, asmatu egin zuten interpretearekin. Baina hamabost pieza labur (batzuk ez hain laburrak, Ramón Barce-ren “Mi mailako preludioak” bezala) eta gogorrek egitarau batean ez dute lortzen musika garaikidearen helburua: sentsazioak piztea eta adimena astintzea. Kontrakoa lortu zen: errutina sonoroan murgildu ginen. Pena. Fallaren obratxo zail eta iradokitzaile batekin hasi zen errezitaldia. “Pour le tombeau de C. Debussy” inpresionismoan sartzen da bete-betean, baina Quagliatak ez zuen atera pianotik espero genuen distira tinbrikoa. Jarraian, Mompou-ren “Neskatoak lorategian” pieza zoragarriaren ikuspuntu delikatua eman zuen, agian amaneratuegia. Sorpresarik gabe aurrera joan zen kontzertua. Momentu onak egon ziren, bai. Daniel Stéfani-ren “Macumba” zinez kementsu eta ederra atera zen, eta Manuel Balboa-ren “Atsedenaldi eta deabruzko dantza” obraren interpretazioa azpimarratzekoa izan zen. Hala ere, publikoa aspertu egin zen, eta hori ezin da. Jendearen afizioa piztu nahi bada, hau ez da bidea.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA