Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Austriatik
Ots06 0

Austriatik

Atalak: musika kritika

FItxa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Michael Sanderling. Bakarlaria: María Espada (sopranoa). Egitaraua: Schubert eta Mahler-en obrak. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Data: Urtarrilaren 31a.

 

Aurrera doa Bilbao Orkestra SInfonikoaren abonu-denboraldia, distiratsua, hasieran iragarri zuten bezala. Oraingo honetan, zazpigarren saio ia-ia tematikoa egin zuten, bi konpositore austriarri (Schubert eta Mahler hain zuzen ere) eskainia. Oso ondo trabatuta egon zen egitaraua: Schubertengandik Mahler-engan sumatu daitezkeen esentziak entzun genituen, batez ere Lieder-etan, eta Mahler-en sinfonien artean Schubert-en eragin handiena duena disfrutatu ere bai. BIribila.

 

“Rosamunde”-ren oberturak uztartu egiten du musikagilearen freskotasuna eta sakontasuna, eta bi alde hauek agerian geratu ziren BOS-en interpretazioari esker. Michael Sanderling zuzendari alemaniarrak estilo malgua du, oso aproposa musika mota hau jotzeko.

 

Baina saioaren benetako protagonista María Espada sopranoa izan zen. Schubert-en Liederren hautaketa bat abestu zuen, eta guztietan jakin zuen beharrezko ñabardura ipintzen: “Der Wollmond strhalt” (Ilargiak dirdira egiten du) erromantiko eta sentitua entzun genuen, “Im Abendrot” (Iluntzean), benetan iluna eta misteriotsua, “Die Forelle” (Amuarraina), argitsu eta jostalaria… Ahots ederra eta erregistro anitzduna dauka Espadak, eta errepertorio austriarrak berarentzat egina dirudi.

 

Berdin luzitu zen sopranoa kontzertuaren bigarren zatian. Mahler-en “4. Sinfonia Sol maiorrean” obra berezi-berezia da, batez ere tonalidadearen aldetik. Tonu batetik bestera dabilen musika honek, bere lirismo eta gertutasunarengatik, Schubert-en ukitua du, eragin zuzena. Freskotasuna dario lau mugimenduetan. Justu laugarrenean, sopranoaren parte hartzea duen zatian, entzun genuen María Espada sendo, taxuz, ahotsa ondo kolokatua eta oso adierazkorra. Txalokada handi bat jaso zuten orkestrak eta bakarlariak, ondo merezia.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA