Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Da Costa-ren soinu aberatsa
Api09 0

Da Costa-ren soinu aberatsa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Pedro Halffter. Bakarlaria: Alexandre Da Costa (biolin jolea). Egitaraua: Halffter, Bruch eta Brahms/Schönberg-en obrak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: Apirilaren 5a.

 

Egitarau interesgarriak eskaintzen ari da denboraldi honetan Bilbao Orkestra Sinfonikoa, baina batez ere ahalegin handia egiten du lehen mailako bakarlariak ekartzeko, eta hori eskertzekoa da. Azken batean, behin eta berriro entzuten ditugun obrek zentzu berria hartzen dute nortasun ezberdinetako artisten eskutik.

 

Aldi honetan Alexandre Da Costa biolin jole kanadarra izan zen saioaren plater nagusia. Oso gaztea da musikaria (33 urte ditu), baina ez zuen hutsik egin, Bruch-en “1. kontzertua biolin eta orkestrarako Sol minorrean, op.26”obraren ikuspegi gozo eta ezin adierazkorragoa oparitu baitzuen. Deigarria izan zen bere soinua, bete-betea, biribila, harmonikoz beterikoa, ia-ia perfektua. Bruch-en kontzertua, munduko interesgarriena izan gabe, lan erakargarria da, oso, erraza entzuteko, eta bakarlari honen bertsioak dotoreziaren “plus”-a izan zuen dudarik gabe. Bis bat eman zuen Da Costak. Orkestrako txelo-jolearekin batera Jimi Hendrix-en abesti bat interpretatu zuten. Orijinala.

 

Beste bi obrak osatu zuten egitaraua. Pedro Halffter-en (saio honetako zuzendaria, hain zuzen ere) “Abadon” obra bizi eta inspresio tinbrikoz beterikoa gaur egungo programetan sartu behar den musika garaikidearen ttantta izan zen. Ondo joa, gainera. Eta bigarren zatian Schönberg-ek orkestrarako moldatutako Brahms-en “1. laukotea pianoarekin Sol minorrean, op.25”lanaren erromantizismo dekadentea disfrutatzeko aukera izan genuen. Orkestra, sendo; zuzendaria, juxtua; emaitza, atsegina.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Zaporez beteriko kontzertua
  • Mutter jainkosa
  • Frenesi erromantikoa
  • Uchida, edo dotorezia pianoan
  • Saio zerutiarra

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2021(e)ko iraila
    • 2021(e)ko abuztua
    • 2021(e)ko ekaina
    • 2021(e)ko maiatza
    • 2021(e)ko apirila
    • 2020(e)ko abendua
    • 2020(e)ko abuztua
    • 2020(e)ko otsaila
    • 2020(e)ko urtarrila
    • 2019(e)ko abendua
    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria
    • 2019(e)ko iraila
    • 2019(e)ko abuztua
    • 2019(e)ko ekaina
    • 2019(e)ko apirila
    • 2019(e)ko martxoa
    • 2019(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko azaroa
    • 2018(e)ko abuztua
    • 2018(e)ko ekaina
    • 2018(e)ko maiatza
    • 2018(e)ko apirila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko azaroa
    • 2017(e)ko iraila
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko azaroa
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko urtarrila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko abuztua
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko martxoa
    • 2015(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko azaroa
    • 2014(e)ko urria
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria
    • 2013(e)ko iraila
    • 2013(e)ko abuztua
    • 2013(e)ko maiatza
    • 2013(e)ko apirila
    • 2013(e)ko martxoa
    • 2013(e)ko otsaila
    • 2013(e)ko urtarrila

    Kategoriak

    • musika kritika
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA