Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Egitarau dotorea
Mai13 0

Egitarau dotorea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Biklbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Junichi Hirokami. Bakarlaria: Arabella Steinbacher (biolina). Egitaraua: Takemitsu, Mendelssohn eta Beethoven-en obrak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: maiatzaren 10a.

 

Dotorezia izan zen Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bere 14. abonu kontzertuan eskaini zuena. Oso egitarau atsegin eta erraza entzuteko, baina batez ere “minimal” ukitu batekin. Horri gehitzen badiogu bakarlari elegantea, bai jotzeko moduan, bai bere presentziarengatik, emaitzak ezin liluragarriagoa izan behar zuen.

 

Toru Takemitsu konpositore japoniarra beti mugitu zen mendebaldeko giro musikalean, baina musika japoniarraren delikadeziak inguratu egin zuen haren produkzio osoa. Hau begi bistan gelditu zen BOS-ek interpretatutako “Three film scores” lanean. Hiru soinu banda hauek, oso deskribagarriak, primeran iritsi zitzaizkigun Junichi Hirokami zuzendariaren eskutik, fin-finak. Batez ere “Face of another” filmeko “Waltz” izeneko pieza, non soka benetan gozoa eta afinatua aritu zen.

 

Jarraian, Mendelssohn-en “Biolinerako eta orkestrarako Mi minorreko, op.64 kontzertua” lan famatua entzuteko aukera izan genuen, eta aldi honetan gaur egun punta-puntan dagoen biolin-bakarlari batekin. Arabella Steinbacher musikari alemaniarrak ez zuen indartu obra honek duen puntu pasionatua. Horren ordez, lanaren hieratismo klasikoa azpimarratu zuen. Ez da aukera txarra. Une batzuetan faltan bota genuen “sua” bere interpretazioan, baina biolinjoleak konpentsatu zuen gabezia hau afinazio izugarri batekin eta fraseaketa dotore eta lasaiarekin. Polita.

 

Saioaren bigarren zatian Beethoven-en sinfonia atsegin bat dastatu genuen. Laugarren sinfoniak ez dauka hirugarrenaren kemena, ezta bosgarrenaren sakontasuna ere, baina alaitasun eta oreka dira bere ezaugarriak. Obra arina da, arinkerian erori gabe. Eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretazio arina eta tinbrikoki orekatua eskaini zuen.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak
  • Hiru izar
  • Schubert paregabea

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA