Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Amaiera erromantikoa
Mai31 0

Amaiera erromantikoa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Sergej Krylov (biolina). Egitaraua: Wagner, Bartók eta Txaikovskiren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Maiatzaren 16a.

 

Amaitu da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurtengo abonu-zikloa. Ziklo interesgarria izan da, ikusi dugu orkestraren eboluzio positiboa, eta bakarlari onak izan ditugu saio askotan. Krisia nabaritu da, eremu guztietan bezala, baina kalitatea ez da gutxitu. Beraz, denboraldi arrakastatsua. Amaiera emateko, egitarau bariatu, diskretua eta kutsu erromantikoa duena. Ongi.

 

Saioaren hasiera kementsua izan zen, Wagner-en eskutik. Egile honen “Lohengrin” operaren III. ekitaldiko Preludioak, labur eta sendoak, orkestraren segurtasunaa eta tinbrika zaindua erakutsi zituen. Jarraian, egitarauaren plater interesgarriena etorri zen. Bartók-en “Biolin eta orkestrarako 2. Kontzertua” giro garaikideko kontzertu ederrenetako bat da, dudarik gabe. Bartók 1937. urtean hasi zen obra hau konposatzen. Ez zen bere bizitzaren momentu samurra. Garai horretan nazismoa hazten ari zen Hungarian, eta bera sistemaren kontra zegoen. Halere, lanari optimismoa dari: gai folklorikoak aurki ditzakegu bertan, ijito balkandarren melodiak, dena nahastuta, atzealde erromantiko batean. Aldi honetan Sergej Krylov bakarlari errusiarrak bertsio pasionatu eta aldi berean zuzena eta partiturari oso lotua egin zuen. Ondo.

 

Eta amaitzeko, Txaikovskiren “3. Suite orkestrala” jo zuten Euskadiko Orkestrakoek. Gozoa, dekadentea, udaberri-udazken berezi honetan entzuteko zoragarria.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA