Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Violetta distiratsua
Abu12 0

Violetta distiratsua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Verdi-ren “La Traviata”. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Pietro Rizzo. Easo Abesbatza. Zuzendaria: Xalba Rallo. Eszena-zuzendaria: Susana Gómez. Bakarlariak: Desirée Rancatore, José Bros eta Ángel Ódena. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: Abuztuaren 11a.

Opera guztien artean, hemen dugu ezagunenetako bat. Momentu batean edo bestean, guztiok entzun dugu “Libiamo ne’ lieti calici” duo famatua, eta agian kantatu ere bai. Beraz, obra hau programatzea arrakasta segurua da. Musika melodiatsua du operak, eta kontatzen den istorioa, Alexandre Dumas-en “Kamelien dama” nobelan oinarritua, benetan hunkigarria da. Baina hain ezaguna den obra eskaintzeak baditu arrisku batzuk. Bertsio on-ona eta, ahal bada, orijinala eman behar da; zerbait kolokan egonez gero, gehiegi nabaritzen da, eta inpresio pobrea eman daiteke.

 

Musika Hamabostaldiak eskainitako koprodukzioa duina izan da, interpretazioaren eta eszenografiaren aldetik, baina duintasunetik haratago ez da joan. Edo, gutxienez, ez gaitu hunkitu, ez da zirraragarria izan, espero genuen bezala. Bazekarren nobedade bat Traviata honek. Bertsio honetan, XX. mendeko 40ko hamarkadan kokatuta dago akzioa. Baina, egia esan, berrikuntza horrek ez zion gauza handirik aportatu obrari.

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Easo Abesbatza txukun aritu ziren. José Bros tenoreak, beti bezala, bere tinbre argitsu eta metaliko samarra luzitu zuen. Ez da oso abeslari adierazkorra, baina “salbatu” zuen rola. Gehiago gustatu zitzaigun Ángel Ódena, Giorgio Germont-en paperean. Nahiko hotza eta estatikoa, hori bai, baina oso segurua ahotsaren emisioan. Nork animatu zuen saioa? Ba, Desirée Rancatore sopranoak, Violetta Valery protagonistaren rolean. Ongi mugitzen da eszenatokian, teknika bokal akatsgabea du eta, inportanteena kasu honetan, emozioa piztu zuen entzuleen artean. Ñabardura asko nabaritu genituen haren interpretazioan, oso matizatua.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA