Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Errauskine zoragarria
Abu20 0

Errauskine zoragarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: Santanderreko Nazioarteko Jaialdia. “Errauskine” balleta. Musika: Prokofiev-Griffith. Miarritzeko Malandain Balleta. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Josep Caballé-Domenech. Lekua: Santanderreko Jaialdien Jauregia. Data: Abuztuaren 14a.

 

Esan ohi da ipuin famatu batzuk, bere sakonean aztertzen badira, ez direla oso aproposak umeentzat. Txanogorritxo, Edurnezuri edo beste batzuen mamian krudeltasuna, indarkeria edo gorrotoa aurki dezakegu. Umeentzako literatura? Beharbada, txikitatik jakin behar da zer dagoen mundu honetan, ezta? Errauskine-rekin gauza bera gertatzen da. Sentimendu negatiboak irudikatzen dira ipuin honetan. Baina itxaropena, gozotasuna, pazientzia eta beste bertute batzuk aurkitzen ditugu istorio erromantiko honetan.

 

Miarritzeko Malandain Balletak egindako bertsioak fideltasun osoz jarraitzen du istorioa. Bertsio gozoa da. Maitsunean zentratzen da, eta “vis” komikoarekin tratatzen ditu hiru pertsonaia higuingarriak: amaordea eta bi ahizpaordeak. “Mis en scène” sinple batez, Malandain-en taldeak ez du erakustaldi hutsik egiten. Ipuina kontatu nahi dute, “naïf” ukitu batekin, eta emaitza ezin hobea da. Beraz, apustu interesgarria izan zen Santanderreko Nazioarteko Jaialdiarena. Dena puntu-puntuan egon zen. Griffith-ek moldatutako Prokofiev-en musika, hain zinematografikoa, primeran iritsi zitzaigun Euskadiko Orkestra SInfonikoaren eskutik. Azpimarratu behar da gutxitan ematen dela ballet bat musika zuzenarekin. Asmatze bat izan zen. Grabaketa batek ezin du mugimendua jarraitu, ñabardurak azpimarratu. Aldi honetan, Josep Caballé-Domenech zuzendariak jakin zuen inflexio guztiak nabarmentzen. Oso ongi.

 

Balletaren lana, batzuetan doia, beste batzuetan aldrebesa, baina beti, beti, adierazkorra. Eta hori gustukoa dugu. Oso ikuskizun poetikoa disfrutatu genuen. Zorionak.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA