Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Zerbaiten falta
Abu29 0

Zerbaiten falta

Atalak: musika kritika

Fitxa: Eskoziako Ganbera Orkestra. Zuzendaria: Robin Ticciati. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J.A. Sainz Alfaro. Bakarlariak: Stephen Hough (pianoa), Sir Thomas Allen (baritonoa), eta Daniel Doolan (tiplea). Egitaraua: Berlioz, Mendelssohn, Beethoven, Schoenberg eta Fauré-ren obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Datak: abuztuaren 27a eta 28a.

 

Gertatzen da batzuetan. Orkestraren soinua, ondo, zaindua; egitarau erakargarria; bakarlari interesgarriak; aldez aurretik ematen du saio zoragarria izango dela, baina, azkenean, kontzertu txukuna izan arren, zerbait faltan botatzen da. Inspiraziorik ez, edo behar den taxurik ez, ez da erraza identifikatzen zein den faktorea, baina emaitza ez da espero zena.

 

Holako zerbait gertatu zen Eskoziako Ganbera Orkestrarekin. Talde fina da, bertsatila, musikalitate malgua du, baina, aldi honetan ez zuen zirrararik eragin. Robin Ticciati zuzendari gaztea (30 urte besterik ez du) saiatu zen txinpartak ateratzen, baina txukunetik ez ziren pasa interpretazioak.

 

Asteartean, Berlioz-en “Lear Erregearen Obertura”-rekin hasi zen saioa. Irakurketa doia eta une batzuetan zirraragarria egin zuten eskoziarrek. Jarraian, Mendelssohn-en “Piano eta orkestrarako sol minorreko 1. Kontzertua” eskaini zuten. Ez da oso kontzertu interesgarria Mendelssohnena. Oso pianistikoa da, bai, konpositorea bera piano jole ospetsua izan baitzen, eta horregatik bakarlariaren luzimendurako egiten zituen obrak. Baina sakontasun musikala falta zaio pieza honi. Stephen Hough piano joleak interpretazio ona egin zuen, indartsua, suharra, teknikoki perfektua, eta orkestra oso ondo urtu zen bakarlariarekin. Halere, esan bezala, ez da obra estimatuena pianorako, eta, nolabait esateagatik, entzun egiten da, besterik gabe. Propina delikatua bota zuen Hough bakarlariak: Mompou-ren “Jeunes filles au jardin”, oso estilosoa. Momentu disfrutagarrienak atsedenaren ostean iritsi ziren. Beethoven-en “3. SInfonia, mi bemol maiorrean, ‘Heroica’, op. 55” beti entzuten da gustuz. Bertsio adimentsua eman zuen Ticciatik. “Finale”-ren bariazioak, doi-doiak.

 

Asteazkeneko saioak  argiak eta itzalak izan zituen. Beethoven-en “Egmont” obertura ñabarduratsua egin zuten, eta horren ostean Schoenberg-en “Gau antzaldatua”, txukun, baina aspergarria, bizirik gabea. Halere, azken poz bat eman ziguten Fauré-ren “Requiem”-arekin. Bertsio delikatua eta intimista egin zuen Robin Ticciatik. Sir Thomas Allen baritonoak ondo egin zuen bere papera, besterik gabe, eta Daniel Doolan tiple gaztetxoak “Pie Jesu” gozo eta aingerutarra abestu zuen. Donostiako Orfeoia, puntu-puntuan. Ongi.

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA