Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Iraultzaren inguruan
Aza24 0

Iraultzaren inguruan

Atalak: musika kritika

800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}

Fitxa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Günter Neuhold. Piano jolea: Igor Txetuev. Egitaraua: Txaikovski eta Prokofiev-en obrak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: azaroaren 15a.

 

Musika arloan Errusiak eman diguna altxor paregabea da, dudarik gabe, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak 4. abonu kontzertuan proposatu zigun egitaraua horren froga da.  Errusiaren historiaren garai desberdinen produktu musikalak dastatzeko aukera izan genuen, eta saio disfrutagarria suertatu zen, bene-benetan.

 

Txaikovskiren “1. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol minorrean, op. 23”, 1874an konposatu zen, beraz, Errusiako iraultzaren aurretik. Esaten da pianorako kontzertuen artean erregea dela, eta puntu bateraino egia da. Baditu ezaugarri bereziak: exijentzia tekniko izugarria, tema eta motibo aniztasuna, aberats-aberatsa baita, eta, forma aldetik, orijinaltasuna. Adibidez, hasierako tema ezaguna, mendebaldeko musikako ederrenetako bat, bakarrik hasieran erabiltzen du Txaikovskik, ez du batere garatzen edo berreskuratzen obra osoan, eta hori zinez arraroa da. Esan daiteke obra kaotiko samarra dela, baina kaos horretan harmonia paregabea du, eta aldrebeskeria horrek xarma berezia ematen dio. Aldi honetan, oso bertsio teknikoa izan genuen. Igor Txetuev piano jole ukrainarrak nota guzti-guztiak jo zituen, gaitasun tekniko aparta erakutsi zuen eta soinu biribila ateratzen dio pianoari. Horrez gain, adierazkortasun aldetik komentzigarria iruditu zitzaigun. Beraz, txalogarria. Propina gisa, Chopin-en “Estudio” bat oparitu zuen, perfektua.

 

Bigarren zatian, giro aldaketa. Sobietar Batasunean (1944an) egindako lan sendoa: Prokofieven “5. Sinfonia Si bemol maiorrean, op. 100”. Prokofieven estetikak, XX. mendekoak, ez du zerikusirik Txaikovskiren erromantizismo dekadentearekin. Eta XX. mendean, Prokoviev-en estiloa oso berezia da. Harmonia purua, arkitektura sendoa, eta joera berrien eta ulergarritasunaren arteko oreka, iraultzaren ostean behar zena, horiexek dira bere musikaren ezaugarriak. Günter Neuhold zuzendariak bertsio serio eta doia egin zuen.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA