Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Esperimentuak
Abe17 0

Esperimentuak

Atalak: musika kritika

Fitxa: Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Fernando Velázquez. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: abenduaren 12a.

 

Mesedez, ez atera izenburutik konklusio okerrik. KlasikAt ekimenaren barruan emandako kontzertua, Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestraren artekoa, kontzertu ona, benetan ona izan zen, dibertigarria, zaindua eta ekimenaren helburuarekin bat datorrena, hau da, publiko anitzetara iristeko modukoa, normalean musika klasikora hurbiltzen ez den publikora hain zuzen ere. Baina ezin da ukatu esperimentua dela, mix and match moduko zerbait. Polita, bai, baina puntualki dastatzeko eta inorentzat ez erosoa.

 

Esan bezala, Euskadiko Orkestraren KlasikAt proiektuaren aurtengo ekimena, Ken Zazpi taldearekiko disko bat izan da, non kanta berriak eta taldearen aurreko kanta ezagunak orkestra sinfonikoaren moldaketekin entzun ditzakegun. Azpimarratzekoak, dudarik gabe, Fernando Velázquez (Lo Imposible pelikularen soinu-bandaren egilea) konpositorearen arregloak, finak, nahiz eta zertxobait aurreikusgarriak. Hori bai, inoiz ez ditut asumituko orkestra eta bateria batera. Sentitzen dut, badakit kasu honetan ezinbestekoa zela, baina konplikatua elkarrekin aritzeko. Esperimentuen bidesariak.

 

Ken Zazpiri buruz, dena ona. Profesionaltasuna eta dotorezia, esango nuke, eman zuten taula gainean. Orkestra sinfonikoaren ondoan destakatzen zuen haien nortasunak, Elorrietarenak batez ere, noski. Halere (hemen ere badago aitzakia bat), nahiko ortopedikoa gelditzen zen aktuazioa, dena esan behar da. Kanta batzuk abestu zituzten orkestrarik gabe, eta hor bai, aske eta fresko aritu ziren.

 

Baina, inportanteena, publikoak asko disfrutatu zuen bere kanta faboritoekin: Ilargia, Zapalduaren olerkia, Noizbai, Hel nazazu eskutik, Itsasoa gara… Oso ondo pasa genuen, bai.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak
  • Hiru izar
  • Schubert paregabea

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA