Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Milos-en gitarra adierazkorra
Ots04 0

Milos-en gitarra adierazkorra

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Michael Francis. Bakarlaria: Milos (gitarra). Egitaraua: Fauré, Rodrigo eta Txaikovskiren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Urtarrilaren 31a.

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 6. abonu kontzertuaren pizgarri nagusia Milos gitarra jole montenegroarra izan da. Ez da harritzekoa. Azkeneko hamarkadetan ez da sortu holako gitarra bakarlari izarrik: gaztea, primerako irudia duena eta jotzeko nortasuna adierazten duena. Gogoa genuen, ba, zuzenean entzuteko. Eta ez zigun hutsik egin. Artista sinpatiko eta gertukoa da, eta bertsio sinple eta freskoak egiten ditu. Halere, beste errepertorio batean entzun beharko genuke behin betiko diagnosia egiteko. Eta oraintxe jakingo duzue zergatik.

 

“Aranjuez-eko kontzertua”, Rodrigorena, mundu osoan ezaguna den Espainiako gitarra eskolaren obra inportanteena da, estilo gaztelaniar soil eta sentitua duena. Eroso nabaritu genuen Milos obrarekin, baina onartu behar da interpretazio planoa geratu zitzaiola. Gozoa, bai, soinu ederrekoa, eta mimatua detaile guztietan, baina gatzik gabea. Orkestrak ez zuen gehiegi lagundu, egia esan, estali egiten baitzuen batzuetan bakarlaria. Halere, emaitza polita izan zen. Bisetan ere, Milosek musika espainiarra aukeratu zuen. Falla-ren “Hiru puntako kapera”-ren “Errotariaren dantza”, taxuz interpretatua, nahiz eta zertxobait gainantzeztua, musika espainiarrak eduki behar omen duen ‘arrebato’ hori eman nahian edo. Bestalde, Tarrega-ren “Malkoa” fin eta argitsua eman zuen. Txalogarria. Baina, lehen esan bezala, musika espainiarretik aparte badago errepertorioa gitarrarentzako, originala edo moldatua, eta horretan entzun nahi genuke Milos. Egunen batean.

 

Michael Francis zuzendariak lan distiratsua egin zuen, dudarik gabe. Rodrigoren lana kentzen badugu, irakurketa zintzoa egin zuen Fauré-ren “Masques et bergamasques” suite-arekin, eta bere onena eman zuen Txaikovski-ren “Patetika” izeneko  6. Sinfonian. Kontrasteduna lehenengo mugimendua, dantzari eta leuna, bigarrena, eta 3. denbora jeniala, normalean entzuten den baino azkarragoa, asaldatua. Orkestrak oso ondo erantzun zuen, indartsu eta konpaktatua. Benetan ondo.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA