Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Sorginkeritan
Mar14 0

Sorginkeritan

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jose Miguel Perez Sierra. Egitaraua: Aldave, Mussorgsky eta Txaikovski-ren obrak. Lekua. Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 10a.

Benetan polita eta interesgarria Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ekarri digun egitarau “programatikoa”, abonu denboraldiko zazpigarren saio honentzat. Sorginak, akelarreak eta terrorezko giroa protagonista izan da goitik behera, eta, zineman gertatzen den bezala, oso disfrutagarria suertatu zen.

Hasteko, Pascual Aldave Lesakako konpositorearen (joan den urtean hil zena) “Akelarre II. Urtubiko Andrea, op. 29” entzuteko aukera izan genuen. Ederra. Pio Barojaren “La dama de Urtubi” obran oinarritzen den zortzi ataletako suite honetan justu akelarre bat deskribatzen da, ezin hobeki. Aldavek primeran menderatzen zituen orkestra baten baliabideak milaka kolore eta ehundura lortzeko. Obra distiratsu eta kementsua dugu, eta nabaria zen orkestrako kideen gozamena jotzerakoan; hori transmititu egiten zaio publikoari.

Gutxi izango balitz lehenengo zatia, bigarrenean jarraitu zuen ikarazko giroak terrore errusiarrarekin. Mussorgsky-ren “Gau bat mendi gorrian” izeneko poema sinfonikoa musikako “Nosferatu” gisako bat kontsidera daiteke, musikan dagoen ikarazko titulu bat pentsatzen badugu, burura datorkigun lehena hauxe baita, Gogol-en narrazio batean oinarritua, sorginen Sabbat bat jasotzen duena. Entzun genuen bertsioa Rimsky-Korsakov-ena izan zen, distiratsua, instrumentaziozko miraria dena. Euskadiko Orkestrak, Jose Miguel Perez Sierra zuzendariaren eskutik, interpretazio “alaia” egin zuen, nolabait esateagatik, freskoa, trepidantea.

Ilunagoa egin zitzaigun Txaikovski-ren “Francesca da Rimini, mi minorrean, op. 32” fantasia sinfonikoa. Sorginik ez, baina infernuan dauden bi maitaleren istorioan oinarritzen da lan dentso hau. Bertsio kementsua egin zuen orkestrak, baina, kasu honetan, Principal-eko akustika itsusiak histu egin zuen emaitza.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA