Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Mahler elektrizatzailea
Abu27 0

Mahler elektrizatzailea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Rotterdameko Orkestra Filarmonikoa. Zuzendaria: Yannick Nézet-Séguin. Egitaraua: Mahler-en ‘Seigarren Sinfonia la minorrean’. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 24a.

 

Edizio guztietan gertatzen den bezala, Musika Hamabostaldiaren azkeneko bi asteak orkestra handien garaia izaten dira. Aurten, Rotterdam-eko Orkestra Filarmonikoa eta Budapest Festival Orkestra izango dira gonbidatuak. Joan den igandean, talde holandarraren lehenengo saioa izan genuen, bere zuzendari titularra den Yannick Nézet-Séguin gaztearen batutapean. Espero genuen bezala,  bertsio sutsua eta espektakularra egin zuten, gure publikoaren gustukoa.

Obra mardula eta luzea da Mahler-en Seigarren Sinfonia La minorrean, ‘Tragikoa’ izena duena. Konpositorearen hamar sinfonien artean pertsonalena da lan hau, bereziena, haren nortasuna ondoen islatzen duena. Gainera, modu tragikoaz amaitzen den bakarra. Nahiz eta sinfonia guztiek izaera konplexua eta nolabait tragikoa izan, amaiera garaile edo alaia izaten da. Kasu honetan, berriz, tragedia, nihilismoa da lanaren konklusioa. Nézet-Seguin-ek ikuspuntu efektuduna aportatu zuen, kontrasteduna eta zorrotza, batez ere lehenengo mugimenduan ‘Allegro energico, ma non troppo’; garbia eta delikatua atera zen Scherzo bigarren atala, eta orokorrean aiurridun eta dinamikoa iritsi zitzaigun sinfonia osoa, zuzendariaren nortasunak kutsatuta, benetan erakargarria publikoarentzat. Ñabardura txikia izan zen saioaren obsesioa, ez hainbeste lerro handiak edo obraren beraren garapena. Baina, hortik abiatuta eta soinu ezin hobea duen taldearekin emaitza ederra lortu zuten, gustagarria

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA