Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Irudi epiko errusiarrak
Urt14 0

Irudi epiko errusiarrak

Atalak: musika kritika

Fitxa: Alfredo Kraus Musika Elkarteak antolatutako kontzertua. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Oliver Díaz. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro. Bakarlariak: Agnes Zwierko (mezzoa), Angel Odena (baritonoa). Egitaraua: Prokofiev, Mussorgsky, Txaikovsky eta Borodin-en lanak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: abenduaren 30a.

 

Hamalau urtez lanean darama Alfredo Kraus Musika Elkarteak eta, gauza askoren artean, kontzertu paregabeak oparitzen dizkigu, joan den abenduaren 30ean ospatu zena bezalakoak. Musika errusiarra izan zen protagonista, benetan ederra, benetan oso ondo aukeratua, egitarau guztiz koherentea eskainiz. Borroka, boterea, heroiak… osagai hauek zeuden jotako lau obren muinean, Errusiaren historiaren orrialdetxo batzuk irudikatuz. Horri gehitzen badiogu interpretazio bikaina, ulertuko duzue saio interesgarri eta disfrutagarria izan genuela.

Prokofiev maisu handiak kolaborazio sonatuak izan zituen zinemarekin, Eisenstein zuzendariarekin hain zuzen ere. Hauetako bat ‘Alexander Nevsky’ filmeko soinu-banda izan zen. XIII. mendean izandako suediarren inbasioaren kontrako Alexander printze errusiarraren garaipena da argumentua, eta horren inguruan partitura zoragarria egin zuen Prokofievek. Denborarekin zinematik atera eta Cantata bat sortu zen, zazpi ataletakoa. Indartsua da musika benetan, eta indarrez eta gustuz aritu ziren bai Donostiako Orfeoia, bai Agnes Zwierko mezzosopranoa, ‘Hildakoen soroa’ izeneko pasarte zoragarria eginez.

Ondoren, Mussorgsky-ren ‘Boris Godunov’ operaren koroatzearen eszena eskaini ziguten, non XVI. mendeko Boris Godunov tsar-aren bizitzaren hainbat pasarte irudikatzen diren. Bilbao Orkestra Sinfonikoak behar zen haditasunez eta taxuz eraman zuen aurrera obra. Akatsik gabe.

Jarraian, oso gutxitan programatzen den lan bat: Txaikovski-ren ‘Cantata Moscow’, Alexander III tsar-aren koroatzearen ospakizunetarako konposatutako obra. Melodiatsua, mamitsua, elegantea, halaxe da Txaikovskik egindako musika, eta dotoreziaz aritu ziren musikariak, batez ere Agnes Zwierko mezzoa eta Angel Odena baritonoa.

Borodin-en ‘Igor printzea’ operaren dantza polovtziarrak, hain ezagunak, amaiera eman zizkion kontzertuari. Kasu honetan heroia Igor printze errusiarra da. Epopeiaren arabera, printzeak polovtzitarren tribuen kontra borroka egin zuen. Borodin-en dantza bizi, koloretsuek primeran irudikatzen dituzte imajinatzen ditugun holako pasarteak. Emandako bertsioa, zirraragarria.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA