Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » In Paradisum
Abu30 0

In Paradisum

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Brahms-en ‘Requiem aleman bat’. Koloniako Irratiaren Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jukka-Pekka Saraste. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J. A. Sáinz Alfaro. Bakarlariak: Sophia Brommer (sopranoa), Tareq Nazmi (baritonoa). Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 28a.

Halaxe sentitu ginen joan den ostiralean Musika Hamabostaldiak eskainitako Brahms-en ‘Requiem aleman bat, op. 45’ entzun genuenok. Fintasunez, delikadeziaz, halaxe iritsi zitzaigun konpositore alemaniarrak egindako requiem gozo hau, kutsu erlijiosotik nolabait ihes egiten duena.

Berezia da obra hau. Liburu Santuetako testuetan oinarritzen da, bai, baina egilea, Brahms, agnostikoa zen, eta, beraz, bere sakoneko ideia ez zen lan erlijioso hutsa egitea, baizik eta heriotzari buruzko gogoeta pertsonal eta intimoa eskaintzea. Kontu handiz aukeratu zituen testuak, eta, oinazearen inguruan, protagonistak dira gehien bat kontsolamendua eta pakea.

Aldi honetan, interpreteak behar den mailan egon ziren. Koloniako Irratiaren Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak jakin zuten testu bakoitzari behar den ñabardura ematen. Xamurtasuna lehenego ‘Selig sind, di da Leid tragen’ zatiari; sakontasun eta irmotasuna ‘Den alles Fleisch, es ist wie Grass’ bigarrren mugimenduari, edo giro ameslaria ‘Wie lieblich sind deine Wohnungen’ bostgarren zatiari.

Bakarlariek ez zuten huts egin. Tareq Nazmi baritono kuwaitiarrak ederki egin zuen bere papera, bere ahots biribilarekin, eta Sophia Brommer sopranoak, ahots distiratsu eta koloretsua erakutsi zuen. Disfrutagarria.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA