Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Protagonistak, itzalean
Aza02 0

Protagonistak, itzalean

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBEk antolatutako Verdiren ‘Don Carlo’ opera. Bakarlariak: Giuseppe Gipali, Mª José Siri, Juan Jesús Rodríguez, Daniela Barcellona, Orlin Anastassov, Mika Kares. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Massimo Zanetti. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena Zuzendaria: Giancarlo del Monaco. Eszenografia: Carlo Centolavigna. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urriaren 24a.

 

Titulu ederra OLBEk antolatutako 64. opera denboraldiari hasiera emateko. Don Carlo, Verdiren opera ederrenetako bat dugu, oso konpletoa, non historia eta fikzioa, amodioa eta Estatuko arazoak, argia eta iluntasuna, askatasuna eta opresioa, nahastu egiten diren, ikuskizun disfrutagarria egiteko. Felipe II.aren eta Carlos bere semearen arteko istiluak Cateau Cambrésis bake itunaren ondorioz, aitzakia izan ziren Verdik holako lan distiratsua egiteko, Schiller-en ‘Dom Karlos, Infant von Spanien’ drama oinarria izanik.

Hasteko, azpimarratuko nuke Carlo Centolavigna-ren eszenografia, bikaina. Espresionismoaren iturrietatik hartutako ideiarekin, Centolavignak behar den giro iluna eta batzuetan itogarria lortzen du, baina inperioaren handitasunaren esentzia galdu gabe. Perfektuki irudikatzen du Verdiren lan osoari darion antiklerikalismoa. Honekin lotuta, txalogarria iruditu zitzaidan Giancarlo del Monacoren eszena zuzendaritza soil eta neurtua. Abeslari guztiek egin zituzten bere rolak inongo gehiegikeriarik gabe.

Baina pasa gaitezen alderdi musikalera. Hemen gauzak ez ziren hain homogeneoak izan. Giuseppe Gipali tenoreak Don Carlo pertsonaia plano eta apala egin zuen. Tinbre ederreko ahotsa dauka, baina proiekzioa falta zitzaion, baita interpretatzeko taxua ere. Izan ere, ez zuen txalo gehiegirik lortu. Pena. Ia gauza bera esan dezaket Mª José Siri soprano uruguaiarrari buruz, Elisabeth de Valois paperean. Ongi, baina ez zen behar den bikaintasunera iritsi. Aitortu behar dut agian beste pretsonaiekin egindako konparaketa oso kaltegarria izan zela bi protagonistentzat. Hau da, Orlin Anastassov baxu bulgariarraren aktuazioa, Felipe II.aren rolean, eta batez ere Mika Kares baxu finlandiarrarena, goi-mailakoak izan ziren alderdi bokal eta interpretatiboetatik ikusita (benetan ikaragarria izan zen Kares Inkisidore handiaren paperean). Hauen bikaintasunak nolabait lainotu egin zuen protagonisten grazia eskasa. Honez gain, Juan Jesús Rodríguez baritonoak Rodrigue biribila egin zuen, eta Daniela Barcellona mezzoa ikuskizunaren erregina bihurtu zen, Eboli printzesa zoragarria eginez, Barcellonak taula gainean duen taxuagatik eta bere ahots malguagatik.

Miarritzeko Malandain Balleta fin eta orijinala aritu zen hirugarren ekitaldian ‘

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA