Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Zirraragarria
Ots04 0

Zirraragarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Ainars Rubikis. Bakarlaria: Jack Liebeck (biolina). Egitaraua: Korngold eta Txaikovskiren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 29a.

 

Gazte talentudunak, klasiko ahaztezinak eta adierazkortasuna parra-parra topatu genituen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren azken abonu-kontzertuan. Aurrekoan aho-zapore arraroa utzi zigun Ingrid Fliter piano joleak, bere jotzeko era sendo eta ‘finezza’-rik gabearekin. Baina aldi honetan beste sentsazio batekin atera ginen. Jack Liebeck biolinista britainiarrak jakin zuen irmotasuna eta musikaltasuna koktelera batean jartzen interpretazio bikaina egiteko. Korngold-en ‘Biolin eta orkestrarako re maiorreko, op. 35 kontzertua’ benetan adierazkorra atera zen. Konpositore morabiarraren zine-kutsuko musika (estatubatuar nazionalizatu zen eta bere lanen artean Hollywoodeko soinu-banda garrantzitsuak aurkitzen dira) haragitsu eta malgua atera zen Liebeck-en eskutik, biribila. Urtu egin zen orkestrarekin, tinbrika ederra lortuz. Propina pare bat bota zuen bakarlariak, hainbeste txalori erantzuna emateko: Tarrega-ren ‘Recuerdos de la Alhambra’ gitarrarako pieza famatua, nahiko arraroa biolineko bertsioan, eta Bach-en zati bat, soila.

 

Saioaren bigarren zatian luzitu zen orkestra, Ainars Rubikis zuzendari letoniar gaztearen eskutik. Txaikovskiren ‘6. Sinfonía, si minorrean, op. 74’ Patetika oso lan erakargarria da, erraza publikoarentzat. Bertsio ederra eman zuten, nahiz eta hasierako mugimenduan desoreka nabaria izan. Baina bai hurrengo bi mugimenduetan, eta batez ere azkeneko Finale:adagio lamentoso-an jakin zuten tentsio musikala mantentzen eta soinu-biribiltasuna lortzen.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak
  • Hiru izar

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA