Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Musika klasikoaren festa
Api11 0

Musika klasikoaren festa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika klasikoaren nazioarteko sarien gala-kontzertua. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jun Märkl. Bakarlariak: Pablo Ferrrández, Nikolai Song, Christian Lindberg, Lukasz Dlugosz, Dame Felicity Lott, MIchala Petri, Mahan Esfahani, David Violi eta Javier Perianes. Egitaraua: Dvorák, Chaminade, Lindberg, Penderecki, Offenbach, Meilhac-Ludovic Halévy, Corelli, Jaëll eta Ravel-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: Apirilaren 1a.

 

ICMA sariak, musika klasikoaren ‘Grammy’ sariak, nolabait esateagatik, gertakari kultural garrantzitsua dira. Ez da erraza lortzea holako ekitaldi bat guregana ekartzea, baina Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lortu du aurtengoa Donostian izatea. Apirilaren 1ean ospatu zen sarien gala kontzertua, eta han geundenok konturatu ginen bene-benetan kalitatea saritu zela. Saritutako batzuen errezitaldia ospatu zen egun horretan Kursaal Auditorioan eta, esan bezala, saio bikaina disfrutatu genuen.

Pablo Ferrández txelo joleak urteko artista gaztearen saria irabazi zuen. Dvoràk-en ‘Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua’, si minorrekoaren lehenengo mugimendua (Allegro) jo zuen. Bikain, adierazkorra, soinu biribila eskainiz.

Nikolai Song-ek, aurkikuntza saria jaso zuenak, Cécile Chaminade-ren ‘Flauta eta orkestrarako kontzertinoa, re maiorrekoa, op. 107’ jo zuen. Harrigarria izan zen bere interpretazioa, kontuan harturik 13 urte besterik ez duela musikari gazteak.

Jarraian, Christian Lindbergek, urteko artistaren sariak, zur eta lur utzi gintuen. Berak egindako lan bat jo omen zuen ‘The tale of Kundraan’ izenekoa, non soinu batzuk egin zituen. Bueno, hurrengo batean entzungo dugu bere artea.

Lukasz Dlugosz flauta joleak, musika garaikidearen saria lortu zuenak, Penderecki-ren ‘Flauta eta ganbera orkestrarako kontzertua’-ren bigarren zatia (Allegro con brio-Vivace-Andante recitativo) interpretatu zuen, ongi, malgua.

Lehengo zatia amaitu zen Dame Felicity Lott-en aktuazioarekin. Soprano honek ibilbide osoaren saria jaso zuen, eta Offenbach eta Henry Meilhac-Ludovic Halévy-ren pieza pare batekin sartu zuen publikoa poltsikoan, hain adierazkorra eta hurbila izan zen bere interpretazioa.

Saioaren bigarren zatiarekin hasteko, musika barroko instrumentalaren saria jaso zuen bikotea izan genuen. Michala Petri flauta eztiaren joleak eta Mahan Esfahani klabezin joleak Corelli-ren ‘Biolinerako sonata 12.’ ‘La Follia’ jo zuten, flautarako egokitua. Frogatu zuten merezia izan zela saria. Eta amaierako pianoa geratu zen. David Violi piano joleak (sari bereziaren irabazlea) Marie Jaëll-en ‘Piano eta orkestrarako 2. Kontzertua’-ren lehenengo mugimendua (Allegro) jo zuen. Nahiko obra ‘eztitsua’ suertatu zen, baina Violi-ren interpretazioa akatsgabea izan zen. Javier Perianes-ek (Harmonia Mundi disketxearen ordezkaria) Ravel-en ‘Sol maiorreko piano eta orkestrarako kontzertua’ jo zuen, distiratsu eta sentsiblea. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Jun Märkl-en batutapean, puntu-puntuan.

Saio ederra, benetan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA