Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Kontrasteak
Api18 0

Kontrasteak

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jun Märkl. Bakarlaria: Clara Mouriz (mezzoa). Egitaraua: Canteloube eta Bruckner-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: Apirilaren 6a.

 

Kontrasteduna izan zen, bai, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainitako zortzigarren abonu-kontzertua. Alde batetik, herriko abesti sorta baten xarma, eta, bestetik, lan erraldoi baten handitasuna. Obra ezberdinak entzun genituen, oso, baina biek, bakoitzak bere estiloan, erromantikotasunaren ukitua zuten, eta horrek ematen zion koherentzia egitarauari.

Hasteko, Joseph Canteloube-ren ‘Cinq chansons du Pays Basque’ obrak, euskal folklorean oinarrituta, harmonia errefinatuak ditu, erraz eta gustura entzuten da. Aldi honetan, Clara Mouriz mezzosoprano gazteak interpretatu zituen bost kantak, eta erakutsi zuen zein malgua den bere ahotsa, zein atsegina den taula gainean eta zein ondo erabiltzen duen bere erregistro bero eta gorputzduna, fraseaketa zoragarriak eginez. Benetako gozamena izan zen interpretazioa. Pena ez zuela propinarik bota. Euskadiko Orkestrak gozotasunez azpimarratu zuen ahotsa uneoro.

Saioaren bigarren zatian beste soinu-mundu batean murgildu ginen. Bruckner-en ‘4. SInfonia ‘Erromantikoa’’ lan handia, konpositorearen sinfonien artean ezagunenetako bat da. 1874. urtean konposatu zuen eta urte luzeetan zehar bertsio bat baino gehiago egin zituen. Izan ere, hirugarren eta laugarren mugimenduen bertsioen arteko ezberdintasunak nabariak dira. Kutsu programatikoa du lan honek, eta musikologoek diotenez Bruckner-ek halako erromantze epikoa irudikatu nahi zuen sinfonia honen bidez. Jun Märkl-ek jakin zuen dotoreziaz eramaten lan osoa. Bereziki gustatu zitzaidan Andante-aren malgutasuna, edo Finale-ari emandako indar telurikoa

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA