Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Teknika aparta
Abu08 0

Teknika aparta

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Nikolai Lugansky, pianoa. Egitaraua: Franck, Schubert, Txaikovsky eta Rachmaninov-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 6a.

Dohain ugari ditu Nikolai Lugansky piano joleak, baina horietako bat begibistan geratu zen Musika Hamabostaldian emandako errezitaldian: abilidade tekniko izugarria. Hori bai, ez da abilidade hutsa, baizik eta tresna bat bere mundu musikala kanporatzeko. Baina Lugansky-ren ideia musikalarekin ados egon zaitezke ala ez; bere teknika, berriz, ukaezina da, eta miresgarria.

Hasi zen errezitaldia César Franck-en ‘Preludio, fuga eta bariazioa, op.18’ obrarekin. Berez organoarentzat egina dagoen lan honek, eta Bauer-ek pianorako moldatuak, musikaltasun delikatua eskaintzen du, eta zailtasuna ere bai, moldaketa gehienetan gertatzen den bezala. Halere, Lugansky-k bertsio elegantea egin zuen, baketsua.

Agian interpretazio eztabaidagarriena Schubert-ena izan zen. Konpositore honen ‘D. 935 lau impromptu’-en piano jolearen irakurketak ganbera musikaren barruan sartu nahi izan zuen publikoa. Oso bertsio intimista, leuna, delikatua egin zuen baina zertxobait planoa, koloregabea, tristea esango nuke, edo hori izan zen emandako inpresioa.

Tonua erabat aldatu zen saioaren bigarren zatian. Musika errusiarra da bere eremua eta segituan nabaritu genuen. Txaikovsky-ren ‘Urtaroak, op. 37’ izeneko hamabi piezen artean, sei aukeratu zituen bakarlariak. Haien artean, hain polita den Ekaina, eta Urria sentimentala. Guztietan luzitu ziren musikariaren canbatile-ak, soinu biribila eta adierazkortasuna. Eta, onena, bukaerarako: Rachmaninov-en ‘Momentu musikalak, op. 16’ obrak (seietatik lau jo zituen) benetan erakutsi zigun Lugansky-ren kalitate gorena. Teknikaren aldetik, esan bezala, akatsgabea, soinu zaindua, garbitasuna eta ‘rash’ interpretatiboa, den-dena. Rachmaninov purua. Publikoa txundituta utzi zuen errusiarrak. Bi propina bota zituen: Nikolai Medtner-en ‘Canzone serenata’, polita, eta Rachmaninov-en bostgarren preludioa, op. 23, adorez. Bikain.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA