Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Garai bateko erretratua
Aza08 0

Garai bateko erretratua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Paul Daniel. Bakarlaria: Nikolai Demidenko (pianoa). Egitaraua: Gershwin, Rakhmaninov, Debussy eta Ravel-en obrak. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: azaroaren 4a.

Lau obraz osatu zen Bilbao Orkestra SInfonikoaren denboraldi honetako laugarren egitaraua. Eta laurak, XX. mendeko lehenengo laurdenean konposatuak. Estilo ezberdinetakoak, baina haien arteko nolabaiteko lotura dutenak. Rakhmaninov-ek Gershwin-en inspiraziotik zerbait xurgatu zuen bere piano eta orkestrarako 4. kontzertua egiteko, Maurice Ravel-en musikan Debussy-ren eragina eta giroa aurkitzen dugu, eta lau konpositore hauek modernitatearen perfumea dute, nahiz eta bakoitzak modernitate hori elementu desberdinekin jantzi zuen.

George Gershwin-en ‘Strike up the band’ komedia musikalaren oberturak egile honen ezaugarri guztiak gordetzen ditu: erritmo sinkopatuak, dotorezia eta melodia inspiratuak. Paul Daniel zuzendariak ikuspegi dibertigarri eta arina eman zion interpretazioari, oso egokia.

Jarraian, Rakhmaninov-en ‘4. kontzertua piano eta orkestrarako sol minorrean op. 40’ irmo eta taxuzkoa entzun genuen. Nikolai Demidenko piano joleak teknika seguru eta boteretsua du eta ezaugarri hau izan zen bertsioaren tonika nagusia. Adierazkortasunezko uneak oparitu zituen ‘Largo’ mugimenduan, baina, orokorrean, hoztasun bideetatik mugitu zen musikari errusiarra. Propina pare bat bota zituen: Chopin-en bals bat, garbia, eta Scarlatti-ren sonatatxo bat, oso erromantikoa, agian estiloz kanpo jota, baina erakargarria, hori bai.

Bigarren zatian, Debussy-ren ‘Iberia, orkestrarako irudiak, 2. koadernoa’ obraz gozatu genuen, non giro espainiarra duen musikarako konpositorearen zaletasuna aurkitu genuen, modu finez interpretatua. Eta, amaitzeko, Maurice Ravel-en ‘La Valse’ ederra, ñabarduraz beterikoa entzun genuen. Paul Daniel-ek jakin izan zuen orkestraren koloreak dosifikatzen hasieratik bukaeraraino interpretazioari behar den misterioa eta tenebrismoa emateko.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA