Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Disfrutagarria
Mar23 0

Disfrutagarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Hans Graf. Egitaraua: Beethoven, Stravinsky eta Schumann-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 20a.

 

Interesagarria izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainitako azken abonu-kontzertua. Hasteko, egitarauari lotura ematen dion do maiorreko tonalidadea, oinarrizkoa nolabait esateagatik, tonalidade argitsu eta alaia da, ez hain ohikoa, eta kate bat bezala estilo batetik bestera eraman gintuen saio eder honetan.

Beethoven-en ‘Prometheus-en izakiak’ obraren obertura, adoretsu eta dotore iritsi zitzaigun. Nabariak izan ziren Hans Graf-en eskua, dotorezia eta jakinduria. Beethoven-en nortasun sendoa ederki irudikatu zen orkestraren bertsioan.

Beste estetika batean murgildu ginen hurrengo obran. Stravinsky-ren ‘Do tonalidadeko Sinfonia’, konpositorearen garai neoklasikoan kokatu dezakegu. Musika gardena, purua da sinfonia honetakoa, Bach edo Haydn-en modeloei jarraituz. Euskadiko Orkestra SInfonikoak jakin zuen mamia ateratzen lan honi, nahiz eta nahiko planoa geratu une askotan, kolorerik gabea.

Zalantzarik gabe, saioaren momentu ederrena bigarren zatian iritsi zen, Schumann-en ‘2. Sinfonia, do maiorrekoa, op. 61’ obrarekin. Lan zirraragarri hau, egilearen une konplikatu baten ondoren konposatutakoa (buruko gaitz larria pasa zuen, bizitza osoan indar gehiago edo gutxiagorekin jasan zuena), distiratsu eta erritmikoa da, eta orkestraren eskuetan emozioz beterik iritsi zitzaigun. Zerbait azpimarratzeagatik, bigarren mugimendua ‘Scherzo: Allegro vivace’, benetan bizi eta kementsua entzun genuen, eta hirugarrena ‘Adagio espressivo’ goxoki bat izan zen, benetan. Taldearen kualitateak agerian geratu ziren: soka doia eta, orokorrean, oreka elegantea. Oso ondo.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA