Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Xarmangarria benetan
Mai29 0

Xarmangarria benetan

Atalak: musika kritika

Fitxa: Opus Lirica elkarteak antolatutako Rossini-ren ‘Cenerentola’. Musikene-ko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Eduardo Portal. Tempus Ensemble Abesbatza. Zuzendaria: Jagoba Fadrique. Bakarlariak: Marifé Nogales, Jorge Franco, Salvatore Salvaggio, Borja Quiza, Haizea Muñoz, Lucía Gómez eta Alberto Zanetti. Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia. Data. Maiatzaren 14a.
Rossini-ren ‘Cenerentola’ (Errauskine) titulu faboritoenetako bat da operen artean. Istorio aski ezaguna, Perrault-en ipuinaren gainean oinarritua, non onberatasunak eta umiltasunak irabazten duten doilorkeriaren eta egoismoaren gainetik, eta, batez ere, Rossini-ren musika hain inspiratua, ederra, gure ariman gelditzen dena, nahikoa dira espektakulu zoragarria egiteko.
Nire beldurra zen, aitortu behar dut, Opus Lirica-k dituen baliabideekin (baliabide ekonomikoei buruz ari naiz), emaitza balekoa izango ote zen baina beharko lukeen distirarik gabea. Oker nenbilen, zalantzarik gabe.
Bertsio fresko-freskoa eskaini zuten, garbia, alaia, hasieratik bukaeraraino. Nabaria zen artista guztiek jarritako ilusio eta lana. Gauzak horrela, Cenerentola gozo eta zintzoa disfrutatu genuen.
Eszenografia sinple eta koloretsua ezarri zuten, pretentsiorik gabea, baina oso egokia obrak duen giro ‘naïf’ eta zuzena irudikatzeko. Honekin lotuta, Paolo Panizzaren eszena zuzendaritza oso eraginkorra suertatu zen. Bai bakarlariak, bai Tempus Ensemble abesbatzaren kideak freskotasunez mugitu ziren, dinamismoa emanez.
Eta onena, behar den bezala, alderdi musikala izan zen. Marifé Nogales mezzoak Errauskine erakargarria egin zuen, inuzente baina bizkorra. Ahots teknika benetan ona erakutsi zuen. Ongi salbatu zituen bere rolak dituen zailtasunak. Salvatore Salvaggio baxu-baritonoa primeran aritu zen Don Magnifico (ugazaita) rolean, oso dibertigarria, ahots proiekzio ederra azalduz. Jorge Franco tenoreak, Don Ramiro (printzea) rolean, publikoa txunditu egin zuen bere ahots argitsuarekin. Borja Quiza baritonoak, berriz, zalantza batzuekin agilidadeetan hasi zuen bere interpretazioa, baina obra aurrera joan ahala seguruagoa sentitu genuen.
Haizea Muñoz-ek, Clorindaren paperean, Lucía Gómez-ek, Tisberen rolean, eta Alberto Zanetti-k Alidoro bezala, ongi bete zituzten pertsonaia bakoitzaren ezaugarriak. Bai Tempus Ensemble abesbatza, Jagoba Fadriqueren zuzendaritzapean, bai Musikene-ko Orkestra Sinfonikoa, Eduardo Portalen batutapean, taxuz aritu ziren.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA