Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Agur distiratsua
Mai30 0

Agur distiratsua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Jun Märkl. Bakarlaria: Julian Rachlin (biolina). Egitaraua: Guridi, Mendelssohn eta Richard Strauss-en lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: maiatzaren 20a.

Euskadiko Orkestraren 2016/2017 denboraldiaren azken txanpan gaude eta, honekin batera, azkeneko urteetako zuzendari titularrak, Jun Märkl-ek amaitu egin du gure orkestrarekin egindako ibilbidea.
Agur esateko, egitarau mamitsua eskaini zigun, melodiatsua, oso-oso gustagarria. Eta gustuz interpretatua. Hamaika aldiz interpretatu du Orkestrak Guridi-ren ‘Diez melodías vascas’ obra, grabatu ere bai, 1997. urtean, eta nabaria da taldeak ze puntutaraino ezagutzen duen partitura hau. Aldi honetan, freskoak atera ziren hamar piezak, nostalgikoak ere bai, doiak.
Halere, saioaren jakin-min handiena sortu ziguna Julian Rachlin biolin jole lituaniarra izan zen. Biolinerako klasiko batekin aritu zen bakarlari gisa, eta interpretazio eraginkorra egin zuen, nahiz eta zertxobait zurbila ere bai. Mendelssohn-en ‘Biolin eta orkestrarako kontzertua, mi minorrean, op. 64’ lanaren mila bertsio entzun ditugu, hauetako batzuk legendazkoak. Beraz, hain lan mitiko eta ezaguna jotzen denean, beti espero da ezberdintzen duen maisutasun puntu berezi bat. Rachlin-ek nortasuna du, eta obrari laztasun kutsu interesgarria eman zion, baina proiekzio pittin bat falta izan zitzaion bere soinuari, edo agian orkestrarekiko bolumenak ez zeuden oso orekatuak. Gauza bat edo bestea, gehiago luzitu behar zen bakarlaria, baina ez zen lortu.
Saioaren bigarren zatian, eroso sentitu genuen Jun Märkl zuzendaria Richard Strauss jotzerakoan. Egile honen boluptuositatea ongi azpimarratuta geratu zen ‘Don Juan, op. 20’ eta ‘Heriotza eta antzaldatzea, op. 24’ obretan, pasioz eta taxuz interpretatuta.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA