Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Adierazkortasuna
Ira02 0

Adierazkortasuna

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Steven Isserlis (txeloa), Connie Shih (pianoa). Egitaraua: Bach, Mendelssohn, Schumann, Debussy eta Adès-en lanak. Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 28a.

 

Joan den urteko Musika Hamabostaldiko edizioan txunditu egin zuen publikoa Isserlis-ek bere jotzeko era fantasiaduna, eta, horrexegatik, aurtengo jakin mina handia zen. Ganbara musika egiterakoan zerbait desberdina eskainiko al digu? Victoria Eugenia Antzokian saioa egin eta gero esan dezakegu bakarlari distiratsua dela, eta ganbara musikari oso ona, baina agian ez hain berezia.

Hori bai, une zoragarria izan zen Bach-en ‘Txelo-rako 3. Suite-a do maiorrean BWV 1009’ entzutea. Mila ñabardura atera zizkion Isserlis-ek txeloari, zati bakoitzari beharrezko giroa eman zion eta adierazkortasun osoz burutu zuen obra osoa, dudarik gabe.

Ez hain aise nabaritu genuen bakarlaria Mendelssohn-en ‘Txelorako 2. Sonata, re minorrean op. 58’ jotzerakoan. Haren ondoan, piano jole zirraragarri eta nerbioduna ikusi genuen, ia-ia jan egiten zuena txeloa. Connie Shih taxuzko pianista da, teknikoki doi-doia eta pasionatua jotzerakoan. Aldi honetan agian oreka pixka bat falta zitzaion bikoteari interpretazio dotoreagoa egiteko.

Baina Mendelssohnen trumoiaren ondoren, errezitaldiaren bigarren zatian, bai disfrutatu genuela. Robert Schumann-en ‘Romanzak, op. 94’ ongi fraseatuta eta matizatuta atera ziren. Debussy-ren ‘Txelorako sonata re minorrean’ obran benetako bikote konpaktatua nabaritu genuen. Oreka izugarria lortu zuten bi instrumentuen artean, soinu joku zoragarriak eginez. Eta, dudarik gabe, onena azkeneko obra izan zen. Thomas Adès-ek Isserlis-ek biolontxeloan interpretatzeko eta berak pianoan laguntzeko konposatu zuen ‘Lieux retrouvés’ lana. Asaldagarri eta txundigarria suertatu zen obra, eta taxuz interpretatu zuten bai Isserlis-ek bai Shih pianistak. Ederra benetan.

Kontzertua amaitzeko, bis bezala, Bach-en beste pasarte bat oparitu zigun Isserlis-ek. Gutizia.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA