Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Dirdiratsua
Abu13 0

Dirdiratsua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. ‘L’Italiana in Algeri’, Gioachino Rossini. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Paolo Arrivabeni. Easo Abesbatza. Zuzendaria: Sergio Pedrouso. Eszena-Zuzendaritza: Joan Anton Rechi. Bakarlariak: Marianna Pizzolato (sopranoa), Nahuel di Pierro (baxua), Santiago Ballerini (tenorea), Joan Martín Royo (baritonoa), Arantza Ezenarro (sopranoa). Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 11a.

 

Pozez ateratzeko opera prestatu du aurten Musika Hamabostaldiak. Obra bera dibertigarria da, endredoz josia, alaia. Baina horrez gain, eszenaratze guztiz argi, txinpartatsu eta pipertsua disfrutatu genuen. Azkenaldi honetan hain modan dagoen minimalismo eszenikoa operetan oso ondo dago, eta askotan eskertu egiten dugu. Aldi honetan, berriz, argumentuak, udak, eguraldiak, publikoaren jarrerak, den-denek eskatzen zituzten argia eta ‘paillette’-ak, eta horixe jaso genuen, primerako bilgarri musikal batean.

Esan bezala, Buenos Aires-eko Colon Antzokiak, San Lorenzo de El Escorial jaialdiak eta Musika Hamabostaldiak egindako produkzio honetatik baikortasun eta edertasun plastikoa dario, Claudio Hanczyc-en eszenografiari eta Sebastian Marrero-ren argiztapen bikainari esker. Mercè Paloma-ren jantziek ere arrakasta bisualaren erantzukizunaren parte bat izan zuten, dudarik gabe.

Bestalde, Joan Anton Rechi-ren eszena-zuzendaritza oso dinamikoa suertatu zen. Abeslariak oso ondo mugitu ziren taula gainean eta pasarte desberdinak arinki azaldu ziren publikoaren arreta uneoro mantenduz.

Alderdi musikala, aitzakiarik gabe. Easo Abesbatzak protagonismo handia izan zuen, eta ederki bete zuen bere lana obran zehar. Gauza bera esan daiteke Euskadiko Orkestra Sinfonikoari buruz. Paolo Arrivabeni-ren zuzendaritza doi eta dotoreak ederki azpimarratu zituen ahotsak eta posible egin zuen bakarlarien distira publikoarengana iristea.

Bakarlariek txunditu egin zuten publikoa. Marianna Pizzolato mezzoak Isabella neurtua egin zuen. Agian gehiago espero zen abeslari siziliarrarengandik. Ahotsez ondo aritu zen, baina arazo txiki bat izan zuen: Santiago Ballerini tenorea, Lindoro-ren rolean, ondoan egotea. Ballerinik, literalki, jan egin zituen besteak, hain distiratsu eta adoretsua izan zen bere kantua. Koloratura zoragarriak egin zituen eta fraseaketa ezin politagoa oparitu zuen. Nahuel di Pierro baxuak Mustafa dibertigarria egin zuen eta ondo proiektatu zuen ahotsa uneoro. Joan Martin Royo baritonoa, Taddeo-ren paperean, ederki aritu zen ere bai. Arantza Ezenarro donostiarraren lana azpimarratu nahi nuke, aisetasunez eta dotoreziaz interpretatu baitzuen Elvira-ren rola.

Saio biribila, beraz.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA