Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Denboraldiaren amaiera gustagarria
Eka10 0

Denboraldiaren amaiera gustagarria

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBE-k antolatutako Bizet-en ‘Les pêcheurs de perles’ opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Francesco Ivan Ciampa. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Javier Camarena (tenorea), Maria Jose Moreno (sopranoa), Lucas Meachem (baritonoa), Felipe Bou (baxua). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: maiatzaren 24a).

 

Georges Bizet-en ‘Carmen’ operaren ospeak nolabait estali egin zuen Euskalduna Jauregian izan dugun harribitxi exotiko hau.  Bizet gaztetxoak (25 urte besterik ez zuen) obra ameslari eta erromantiko hau konposatu eta estreinatu zuen 1863. urtean, arrakasta gutxi lortuz. Agian ekialdeko giro erromantiko hori lekuz kanpo zegoen Frantziako hemeretzigarren mendeko gizartearentzat, edo beste arrazoi batengatik izango zen, baina opera honen musikaren kalitatea ezin da zalantzan jarri, ezta pentsatu ere. Opera melodiotsua da, erraza entzuteko. Nahiz eta bere garaian oso apreziatua ez izan, gaur egungo publikoak atsegin handiz hartzen du Les pêcheurs.

OLBE-k eskainitako produkzioa, Pier Luigi Pizzi-rena (Venezia-ko La Fenice Antzokikoa), eta Massimo Gasparonek eguneratuta, sinplea da, minimalista ere bai, baina ez merkea edo inozoa. Elementu gutxi aurkitzen ditugu taulagainean, baina oso adierazgarriak.

Bestalde, balletak aberastu zuen ikuskizuna. Euskalduna jauregian  izan genuen dantza taldeak aktuazio fin eta egokia egin zuen, opera bera azpimarratuz, protagonismo gehiegi hartu gabe, espero zena.

Baina, beti bezala, alderdi musikala da garrantzitsuena. Eta, hemen ere, inpresio ikaragarria egin zuen ekarritako produkzioak. Bakarlari onak izan genituen, baina guztien artean, bi protagonistak gailendu ziren. Maria Jose Morenok Léïla errefinatua interpretatu zuen. Ahots argi eta tinbre gozoarena erakutsi zuen Morenok uneoro, eta, horrez gain, sinesgarritasuna eman zion bere paperari, afektaziorik gabe. Eta Javier Camarena tenore mexikarrak sekulako aktuazioa egin zuen. Nadir perfektua izan zen, Camarenaren baliabide bokalak egokienak baitira paper hau egiteko. Txunditu egin zuen publikoa ‘Je crois entendre encore’ aria-rekin, eta Lucas Meachem (Zurga-ren rolean) baritonoarekin ‘Au fond du temple saint’ abestutako duoan magiaz bete egin zuten auditorioa.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Francesco Ivan Ciampa-ren batutapean, eta Bilboko Operaren Abesbatza, fintasunez aritu ziren. Bikain.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak
  • Hiru izar
  • Schubert paregabea

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA