Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Iluntasunaren aurpegia
Abe10 0

Iluntasunaren aurpegia

Atalak: musika kritika

Fitxa: Iceland Dance Company. ‘The best of darkness’ ikuskizuna. Zuzendaria: Kata Ingva. Koreografia: Erna Omarsdottir. Musika: Sigur Ros eta Valdimar Johannsson. Lekua: Bilboko Arriaga Antzokia. Data: azaroaren 30a.

 

  1. urteko ordurik ilunenetan, Reykjaviken abenduko hotzean, Iceland Dance Company Erna Omarsdottir koreografo eta zuzendari artistikoa eta Valdimar Johannsson artista Sigur Ros-ek North and Down Festivaleko bere azken musikarako dantza lan berri bat sortzera gonbidatu zituen, bandak Gabonetako kontsumismoari emandako azken erantzuna zena. Konpainiak bere ‘mise en scène’ elektrizatzaile propioa planteatu zuen, argirik ezean bizitzak berpiztuko dituzten barne ziurgabetasun eta deabruak agerian uzten dituena. Lana, historian zehar masak zapaldu dituzten gizarte patriarkalaren eta botere-erakunde irrikatsuen iluntasunetan inspiratzen da, eta, zentzu batean, artistentzako tresna bihurtu dira gure arima eta gorputzetako deabru zahar horiek exorzizatzeari begira.

Gauzak horrela, jakinda nondik datorren koreografia arduragarri hau, ulertu dezakegu Icelan Dance Company taldeak Bilbora ekarritako espektakulu honek sortzen duen ezinegon ikaragarria. Bai, hau ez zen dantza ikuskizun arrunt horietako bat. Dantza garaikideko saio bat ikustera goazenean beti espero dugu sorpresaren bat, edo gutxienez oso erabilia ez den ideia koreografiko bat. Kasu honetan haratago joan ziren islandiarrak. Hasieratik bukaeraraino taula gainean ikusi genuenak eta entzuten genuen musikak gure barruraino eramaten gintuzten, eta ez gure sakoneko amets zoragarrienetara, baizik eta  gure bakardade eta amets gaiztoen errainura.

Hau guztia aitortuta, esan behar dugu ikuskizun koherentea disfrutatu genuela, nahiz eta ‘disfrutatu’ ez izan zehatz-mehatz erabili beharko genukeen aditza. Oso koreografia adimentsua ekarri zuen taldeak, freskoa, bazuen une batzuetan inprobisazio kutsua, baina begibistan zegoen inprobisazio hori landutako baliabidea zela. Kaosa eta doitasuna urtu egiten ziren publikoa sentiarazteko iluntasun epela eta amultsua.

Oso ona, nahiz eta publiko guztietarako ez izan.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA