Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Ahots distiratsua
Abu17 0

Ahots distiratsua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Euskadiko Orkestra. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlaria: Xabier Anduaga (tenorea). Egitaraua: von Weber, Rossini, Donizetti, Guridi, Vives, Lara eta Sorozabal-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 15a.

 

Musika Hamabostaldiak Kursaal Zikloan programatu duen bigarren kontzertua guztiz arrakastatsua izan zen. Pieza ezagunez betetako programak eta Xabier Anduaga abeslari bikain eta hurbilak horrela egin zuten saio distiratsu hau.

 

Errezitaldiaren hasieratik amaierara arte entzuleen txaloak bilatu ziren. Hori horrela da. Baina honek ez du esan nahi kontzertu erraza edo azalekoa zenik. Askotan, arrakasta handiak eta kalitatez betetako errepertorio zorrotzak bat egiten dute. Zergatik ez?

 

Euskadiko Orkestrak bakarlaririk gabeko luzimendurako uneak izan zituen. Carl Maria von Weber-en ‘Euryantheren Obertura’, Rossini-ren ‘Guillermo Tell’-en Obertura’ eta lirismoz betetako Guridiren ‘Aritz adarrean’ (‘Diez melodías vascas’ obraren zatia) dotore eta tinko interpretatu zituen orkestrak, Robert Treviñoren batutapean.

 

Baina saioaren une zirraragarrienak Xabier Anduaga tenorearen pieza zail, zorrotz eta ikusgarrien sortarekin iritsi ziren.

 

Indartsu hasi zen tenore donostiarra Rossiniren pare bat kanturekin. ‘Cessa di più resistere’, ‘Il barbiere de Siviglia’-ren Almavivaren arian, Anduagaren ahots kristalino eta indartsua antzeman zen, koloraturetan arazo txiki batzuk sumatzen ziren arren. Bestalde, ‘Tarantella napolitarra’ kementsu atera zen.

 

Gaetano Donizetti-rekin jarraitu zuen. Musikagile honen ‘La fille du régiment’ operaren ‘Ah!, mes amis,!’ aria interpretatu zuen, eder-ederra, baita ‘Una furtiva lacrima’, ‘L’ Elisir d ‘amore’ ren erromantza, zeinarekin entzuleak maitemindu zituen. Hori bai, nota forte-en atake baldar samarraren ondorioz, ezin izan genuen 10 bat eman haien interpretazioari.

 

Bere ahotsa zarzuela errepertorioari primeran egokitzen zaiola ere erakutsi zuen Anduagak. Vives-en ‘Doña Francisquita’-ren  ‘Por el humo se sabe dónde el fuego’  erromantza eta Sorozabal-en ‘La Tabernera del Puerto’-ren ‘No puede ser’ erromantza nerbioz eta erabakitasunez interpretatu ziren.

 

Agustin Lara-ren ‘Granada’- k, jakina, txalo zaparrada jaso zuen. Arrakasta izugarria.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA