Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Magia Elkarte Filarmonikoan
Api27 0

Magia Elkarte Filarmonikoan

Atalak: musika kritika

Fitxa: OLBE-k antolatutako errezitaldia. Carlos Álvarez (baritonoa), Rocío Ignacio (sopranoa), Rubén Fernández Agirre (pianoa). Egitaraua: Saint-Saëns, Charpentier, Thomas, Puccini, Leoncavallo, Cilea eta Verdi-ren lanak. Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoaren auditorioa. Data: apirilaren 17a.

 

Bilboko Elkarte Filarmonikoaren auditoriuma OLBE-k programatutako emanaldi bikain baten lekuko izan zen, ‘OLBE On Stage’ zikloaren barruan. Ziklo honen bidez, Bilboko elkarteak pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan den opera-zikloa ordeztu du.

Kamera-formatuko zikloa da, lehen mailako interpreteekin eta iraupen murriztuarekin, egungo inguruabarrak direla eta.

Oraingoan bi figura handi disfrutatu genituen: Carlos Alvarez baritono malagarra eta Rocío Ignacio soprano sevillarra, errezitaldian saio operistikoetan bezain eraginkorrak izan zirenak.

 

Obra ez oso ezagunez osatutako errezitaldia eskaini ziguten, eta hori eskertzekoa da. Baina, hori bai, programa bizia izan zen, zailtasunez betea, ahotsezkoa zein adierazkortasunezkoa, beti bikain egina, eta ‘bibra’ oneko musika hautemateko irrikaz zegoen publikoaren txaloak erauzi zituena.

 

Carlos Alvarez abeslari azkarra da eta bere ahotsa bikain erabiltzen du. Bilbon inoiz antzeztu gabeko operen aria batzuekin gozatu gintuen, besteak beste, Camille Saint-Saëns-en  ‘Henry VIII’ operaren ‘Qui donc commande…’ aria, edo Leoncavallo-ren ‘Zazà’ operaren ‘Zazà piccola zíngara’ aria, non ahotsaren kontrola eta adierazkortasun dotorea erakutsi zituen.

Verdi-ren ‘Simon Boccanegra’ operaren ‘Eri tu’ ariaren interpretazioak bere profesionaltasuna argi eta garbi erakutsi zuen anekdota bat izan zuen. Amaierako agudoa desitxuratu egin zen, flema desegoki baten ondorioz. Hala ere, txalo zaparradaren ostean, azken zati horri eutsi zion eta agudo ikaragarria atera zitzaion, ikusleek adorez eskertu zutena.

 

Rocio Ignaciok ere lan bikaina egin zuen. Bai Charpentier-en ‘Louise’ operako ‘Depuis le jour’ arian, bai Puccini-ren ‘Turandot’ operako ‘Signore ascolta’ -n, edota Verdi-ren ‘Simon Boccanegra’ -ren ‘Come in quest’ora bruna ‘ izeneko arian, segurtasuna, gustu ona, ahotsaren indarra eta grazia erakutsi zituen.

 

Eta, jakina, Alvarez-ek eta Ignazio-k interpretatu zituzten duoak teknikoki bikainak izan ziren, ondo enpastatuak, intentzioz beteak, eta, azken batean, ikusleak liluratu zituzten.

 

Piano-jotzaile laguntzaileak, Ruben Fernandez Agirrek, bere protagonismo-uneak izan zituen, bakarlariei eskainitako laguntza seguru eta delikatuaz gain. ‘L’Arlesienne’ obraren ‘Preludioa’,  eta Astor Piazzolla-ren ‘Uda Porteñoa’ (konpositorearen jaiotzaren mendeurrenean) interpretatu zituen, gustu handiz.

Honetaz guztiaz gain, bisak ere izan ziren. Carlos Alvarez-ek Anton Garcia Abril-en ‘Hiru abesti asturiarrak’ obratik pieza bat abestu zuen, hil berri den musikagile honen omenez. Eta Rocio Ignaciok Berstein-en ‘West Side Story’ lanatik  ‘I feel pretty’ kantarekin liluratu gintuen, distiraz eta alaitasunez abestu baitzuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Austriatik maitasunez
  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA