Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Saio zerutiarra
Abu24 0

Saio zerutiarra

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Víctor Pablo Pérez; Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J. A. Sáinz Alfaro; Bakarlariak: Iwona Sobotka (sopranoa), Airam Hernández (tenorea), Frederic Jost (baxua). Egitaraua: Poulenc, Fauré eta Beethoven-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 21a.

 

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Victor Pablo Perezen gidaritza jakintsupean, Musika Hamabostaldiaren edizio honetan izan zuen bere momentua, erlijio-kutsuko programa batekin eta Donostiako Orfeoi batekin, zeinak ezin izan baikenuen erabat gozatu maskara nahitaez erabiltzeagatik.

Francis Poulenc-en ‘Rocamadour-eko Amabirjina Beltzari Letaniak’ delikatua iritsi zitzaigun. Debozio xumea adierazten duen obra da, konpositoreak 1936an Rocamadour-eko santutegia bisitatu eta fedea berreskuratu zuenean sentitu zuen berbera, berak aitortu zuen bezala. Une horretatik aurrera, batez ere izaera erlijiosoko lanak konposatu zituen, argi-sonoritatez beteak. Orkestrak eta Orfeoiaren emakumeen ahotsek emozioz beteriko kantu espiritual adierazkorrean bat egiten jakin zuten.

Jarraian, beste harribitxi bat entzun genuen: ‘Villerville-ko arrantzaleen meza’. Obra txiki hau 1880koa da, eta Fauré-k Messager-ekin batera egin zuen, Le Havreko lagun batzuen etxean oporretan zeudela. Musikazaleak ziren eta atsegin zuten solasaldiak egitea Villervillen, Normandiako kostaldean. Udaro, musikan eta bi organo-jotzaile eta abesbatzako zuzendarien irakaskuntzan interesa zuten gazte asko iristen ziren bertara. Bertan, herriko arrantzaleen elkartearen laguntzarekin, herriko biztanleek eta udaro oporretan etortzen ziren gazteek osatutako emakumeen abesbatzarako meza bat idaztea erabaki zuten. Manuskritoak biek obran lan egin zuten garaiko inprobisazioen izaera osoa erakusten du. Eta, berriro ere, orfeoiaren ahots femeninoek eta Victor Pablok ondo zuzendutako orkestrak obrak adierazten duen bat-bateko freskotasun hori agerian jartzen jakin zuten.

Kontzertua amaitzeko, Beethoven-en ‘Kristo olibondoen mendian, op. 85’ obrak luxuzko hiru bakarlari entzuteko aukera eman zigun. Iwona Sobotka soprano poloniarrak ahots ikaragarria luzitu zuen, guztiz proiektatua eta oso adierazkorra. Airam Hernández tenore tinerfeñoak, Jesusen paperean, ahots garbi, sendo eta ahots-teknika perfektuarekin agertu zuen. Eta Frederic Jost baxuak, Petrusen paperean, bere ahots ederra eta fraseo ona erakutsi zituen.

Azken finean, kontzertu ederra izan zen, Rafael Banus joan den hilean hil zen kritikari musikalaren oroimenari eskainia. Berari ere eskaintzen dizkiot lerro hauek. Ezagutza handia izateaz gain, pertsona xarmangarria ere bazen. Beti gogoratuko zaitugu.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA