Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Mutter jainkosa
Ira01 0

Mutter jainkosa

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Anne Sophie Mutter (biolina), Lambert Orkis (pianoa). Egitaraua: Mozart, Beethoven eta Franck-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 26a.

Pertsona batzuk makilatxo jainkotiar batek jota daude, eta horietako bat Anne Sophie Mutter biolinista da. Duela egun gutxi Kursaalen eman zuen kontzertuaren ondoren, lagun batek esan zidan: emakume perfektua da, zoragarri jotzen du, ederra da, itxura dotorea du ibiltzean, naturaltasuna eta atsegina ere ematen du. Eta hori guztia erabat egia da. 80ko hamarkadan musikako ikasle sutsuak ginenok hura bezalakoa izan nahi genuen. Perfekzioa maila guztietan irradiatzen zuen, eta irradiatzen du gaur egun.

Lambert Orkis pianistarekin batera eskaini zuen emanaldia bikaina izan zen. Ezer frogatzeko ez dauka Mutter-ek, baina errezitaldi bakoitza bere ibilbideko lehena balitz bezala zaintzen du.

 

Digestio errazeko programa eskaini zigun, entzuteko atsegina, eta, esan bezala, ezin hobea. Mozarten ‘Biolin eta pianorako sonata, mi minorrean, KV 304’ obra xamurrarekin hasi ziren, non Mutter-ek bere instrumentutik lortzen zuen soinu ezin ederragoa izan zen aipagarriena, ia irreala zirudien.

Jarraian, errepertorio biolinistikoaren harribitxi bat: Beethoven-en ‘Biolin eta pianorako 5. Sonata, fa maiorrean, op. 24 –Udaberria-‘ lanak ñabarduraz beteriko interpretazioa izan zuen, oso dinamikoa, biolinaren eta pianoaren arteko enpaste perfektuarekin.

 

Eta edertasunaren gailurra Mutter-ek eskaini zuen César Franck-en ‘Biolin eta pianorako sonata, la maiorrean’ obraren bertsioarekin iritsi zen. Bigarren mugimenduko re minorreko scherzoari dramatismo handia inprimatu zion, eta hirugarrenaren kromatismoa garbitasunez eta edertasunez entzun zen. Benetan Mutter-Orkis bikoteak publikoa maitemindu zuen obra honetan, ziurrenik biolinerako konposatutako sonatarik ederrena.

 

Bi bis bikain eskaini zituzten: John Williams-ek bakarlariarentzat konposatu duen biolinerako kontzertuaren mugimendu bat, eta Brahms-en lehen dantza hungariarra. Top top.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA