Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Musika loratua
Urr26 0

Musika loratua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Kursaal Eszena zikloa. ‘Les arts florissants’ ensemble. Zuzendaria: William Christie. Bakarlariak: Rowan Pierce (sopranoa), Benjamin Fletcher (haur sopranoa), Rory Carver (tenorea), Victor Sicard (baxua). Egitaraua: Haendelen ‘L’allegro, il penseroso ed il moderato’. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: urriaren 12a.

 

Egia esan, Kursaal Eszena zikloko lehen kontzertura joan ginenok ez genuen ezustekorik hartu. Bagenekien ‘Les arts florissants’ ensembleak, William Christieren batuta zoragarripean, musika goxoa eta ñabarduretan aberatsa eskainiko zigula, eta halaxe izan zen.

 

Penagarria izan zen, ordea, erabat beteta ez egotea Kursaal Auditorioa. Gutxitan aurkitzen ditugu halako kontzertu borobil eta bikainak, eta horregatik eserleku huts bakoitzak min ematen zigun benetan.

 

‘Les arts florisants’ musika barrokoan espezializatutako talderik onenetakoa da, mundu mailan. 1979an sortu zuen William Christie zuzendariak, eta Caenen du egoitza, Frantzian. Ensemble honen ezaugarri nagusia perfekzionismoa da, bere bertsioen benetakotasuna eta musikari bikain hauek beren errepertorioari heltzeko erakusten duten apaltasuna. Oraingoan Haendelen lan berezi bat interpretatu zuten, ‘L’allegro, il penseroso ed il moderato’ izenekoa. Ez da egilearen lanik ezagunena, baina adierazkortasunez betetako lana da, oso berezia. Ez da berez oratorio bat, ezta opera bat ere. Poema liriko handia da, eta aldarteak dira protagonistak. Taldeak enpastez betetako interpretazioa egin zuen, instrumentista eta kantari ezin hobeto uztartuak. Bakarlariek lehen aipatu dudan apaltasun hori erakutsi zuten. Beren ahots ederrak eta teknika bikaina jarri zituzten partituraren zerbitzura eta Christieren aginduetara.

Rowan Pierce sopranoak, Rory Carver tenoreak eta Victor Sicard baxuak emanaldi delikatuak eta oso erakargarriak izan zituzten. Baina publikoaren bihotza lapurtu zuena Benjamin Fletcher haurra izan zen, bere ahots kristalinoarekin eta bere interpretazio perfektuarekin.

 

Atal instrumentalak ere oso maila altua eta konpaktazio ezin hobea izan zuen. Zerbait nabarmendu beharko banu, Béatrice Martinek organoari egindako interpretazioa azpimarratuko nuke, bikaina.

 

Maila aparta, beraz, denboraldi hasierarako

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Munduko Mozart onenetakoa
  • ‘Messiah’ lasai eta luxuzkoa
  • Sinpletasun ederra
  • Berriro ere gure jaialdia
  • Musika loratua

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA