Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Schubert paregabea
Abu21 0

Schubert paregabea

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Mitsuko Uchida eta Jonathan Biss (pianoak). Egitaraua: Schuberten lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 20a.

 

Ez da erraza bi mundu estilistikok bat egitea eta erabat harmoniaz urtzea. Baina hori gertatzen denean, mirari zoragarria da. Eta horixe gertatu zen Mitsuko Uchidak eta Jonathan Bissek Musika Hamabostaldian eskaini zuten errezitaldi bikainean.

Bi pianorekin interpretatzeko modalitatea aukeratu beharrean, askoz ere erosoagoa, Uchida-Bissek lau eskuko errezitaldi bat egitea erabaki zuten, azken boladan ikusten ez den zerbait. Piano-jotzaile bakoitzak duen leku eskasaren arazoa du, egia da. Baina egia da, halaber, ‘arnasketa bakarra’ bultzatzen duela, musikaren ideia ‘batera’ isurtzen den hurbiltasun berezi hori.

Kasu honetan, bi artista ezberdinen fusioarekin egiten dugu topo. Alde batetik, Biss gaztea (42 urte), estatubatuarra, Schubert eta Schumann bezalako konpositoreen espezialista handia, besteak beste. Bestalde, Uchidaren (74 urte) esperientzia itzela, Erresuma Batuan bizi den japoniarra, Mozarten eta Schuberten lanen interpretazioan erreferente izateagatik ezaguna, nahiz eta bere errepertorioa oso zabala izan. Interpretatzeko modu delikatua duena, baina barne-indarrez betea.

 

Osagai horiekin eta Schuberti, bi pianistek mimatutako musikagileari eskainitako programa interesgarriarekin, emaitza ondo aurreikus zitekeen: arrakasta

 

Hasierako obratik ‘Allegro la minorrean D 947 Lebensstürme’ hain zuzen ere arreta gehien erakarri zuena, bi artisten arteko elkar ulertze perfektua izan zen. Obra honek, hain orkestrala, interpretazio pletorikoa eta borobila izan zuen, bi interpreteen intentsitate komunari esker.

Musika motibo bakoitzaren fraseatze perfektua, mimoa eta xehetasuna, dena, oso zaindua egon zen, bai aipatutako lanean, bai lehen zatia osatu zuten beste bietan: ‘D819/5 Martxa mi bemol minorrean’, eta ‘Rondo la maiorrean D 951’.

Errezitaldiaren bigarren zatia fantasiarako unea izan zen. ‘Dibertimendua hungariar erara D818’ ideia, dantza eta folklore-erritmoen fusioa da. Uchidak eta Bissek musika zurrunbilo hori guztia publikoari transmititzen jakin zuten, sutsuki. Kamiseta izerditu zuten, hitzez hitz!

Entzuleek txalo zaparrada itxiz erantzun zioten musikaltasun eta elkar ulertzearen alarde horri.

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak
  • Hiru izar

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA