Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Duintasunez
Aza20 0

Duintasunez

Atalak: musika kritika

Fitxa: Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak antolatutako Verdi-ren ‘I Masnadieri’ opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Miguel Ángel Gómez Martínez. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Aquiles Machado (tenorea), Marta Torbidoni (sopranoa), Vladimir Stoianov (baritonoa), Mika Kares (baxua), Juan Antonio Sanabria (tenorea), Petros Magoulas (baxua), Alberto Núñez (tenorea).

 

OLBEk ireki du bere 66. denboraldia gutxitan antzezten den Verdi-ren titulu batekin, I Masnadieri operarekin hain zuzen ere. Lan honen arrakasta txikiaren arrazoiak sinpleak dira. Alde batetik, Verdi-ren jenialtasuna eta musikaltasun oparoa modu zurbilean agertzen dira obra honetan; beste alde batetik, libretoa ez dago erabat biribilduta, sinesgarritasuna falta zaio, eta istorioak ez du publikoa harrapatzen. Baina badago arrazoi bat OLBEk opera hau aurtengo egitarauan eskaintzeko. 2006. urtean elkarte honek hasiera eman zion ‘Tutto Verdi’ izeneko proiektuari, konpositore honen opera guzti-guztien emanaldiak emateko. Urtero-urtero garatu da proiektua eta, I Masnadieri kontutan harturik, hiru opera bakarrik falta dira antzezteko (28 dira guztira).

Aldi honetan, ezingo genuke esan emanaldi bikaina izan zela denboraldi honetako hasierakoa, baina bai eman zigula disfrutatzeko aukera, puntu bateraino.

Hasteko, eszenografia soila, zertxobait aspergarria eskaini zuen Federica Parolinik. Ondo dago minimalismoa, baldin eta helburu artistiko konkretu batekin erabiltzen bada. Baina agian opera honetan soiltasun horrek pobrezia zirudien.

Bestalde, askoz gehiago espero genuen, dudarik gabe, Aquiles Machado tenore venezuelarrarengandik. Abeslari distiratsu eta elegantea gogoratzen nuen, erraz kantatzen duena, baina Euskalduna Jauregian topatu genuena ez zen tenore seguru bat. Ertaineko erregistro ederra du, hori bai, baina zalantzak izan zituen agudoetan, eta interpretatzerakoan ez genuen aise sentitu. Marta Torbidoni soprano italiarra, ordea, askoz erosoago ikusi genuen taula gainean. Agilidade politak egin zituen eta ahots garbi eta ondo proiektatua entzun genuen.

Vladimir Stoianov baritono bulgariarra, Francesco-ren rolean, eta batez ere Mika Kares baxu finlandiarra, Massimiliano-ren paperean, sakontasunez aritu ziren. Txalo galantak lortu zituzten.

Bai Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bai Bilboko Operaren Abesbatzak, garbitasunez bete zituzten beren lanak. Miguel Angel Gómez Martínez zuzendariak soinu-oreka ona lortu zuen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat
  • Imajinazioa eta emaitza onak

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA