Nessun dorma
Hasiera » Montserrat Auzmendiren bloga - Nessun dorma

Liluragarria

2018-11-30  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Piotz Beczala, tenorea. Helmut Deutsch, pianoa. Egitaraua: Donaudy, Wolf-Ferrari, Respighi, Tosti, Karlowicz, Bizet, Massenet, Verdi eta Puccini-ren obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: azaroaren 27a.

Badaude hainbat abeslari publikoak aski ezagutzen dituenak, marketing kanpaina izugarriak baituzte atzetik. Beste batzuk, ordea, ez dira hain ezagunak, ez dira agertzen publizitatean, telebistako saioetan edo aldizkarietan, baina taula gainean dauden bakoitzean badakite publikoa txunditzen. Hauxe da Piotr Beczala tenore poloniarraren kasua. Munduko tenore onenetako bat da, eta hori agerian geratu zen Kursaal Auditorioan emandako errezitaldian. Benetako plazerra, aitzakiarik gabe. Hasieratik bukaeraraino gustua, profesionaltasuna, teknika oparoa eta tentsio eta emozioa parra-parra bota zituen Beczalak.
Estilo askotariko piezak eskaini zituen, eta estilo guztietan bikain, bikain aritu zen. Hasteko, saioaren lehenengo zatian pieza italiarren sorta bat abestu zituen, dotoreziaz. Stefano Donaudy-ren hiru piezetan sumatu genuen zein ongi kolokatzen duen ahotsa fiato ederra egiteko, eta zein fraseatze malgua duen.
Aipagarriak izan ziren baita ere Respighi-ren sei abestien interpretazioak. Kanta bakoitzak izan zuen behar duen ñabardura, eta oso adierazkorrak iritsi zitzaizkigun. Gauza bera esan dezakegu Tosti-ren piezei buruz, perfektuak atera baitziren.
Baina benetako luxua bigarren zatian iritsi zen. Mieczyslaw Karlowicz konpositore poloniarra ustekabe atsegina izan zen guztiontzat. Ez genuen espero hain musikala izatea polonieraren ahoskera. Kontutan hartu behar da, noski, Beczala-ren ama-hizkuntza dela eta horregatik, interpretatu zituen konpositore honen zortzi abestiak gozotasunez eta zentzu osoz atera ziren.
Bigarren zatiaren azkeneko txanpan aria ezagun eta zailak abestu zituen tenoreak, eta bai frogatu zituen bere koalitate apartak. Egungo tenore liriko zoragarrienetako baten aurrean aurkitzen gara, dudarik gabe.
‘Carmen’ operaren Lorearen aria-k harrituta utzi gintuen, hain sentitua abestu baitzuen. Massenet-en ‘Werther’ –eko Pourquoi me réveiller piezan perfektuki islatu zituen opera horren pertsonaiak bizi zituen emozio guztiak eta Puccini-ren ‘Tosca’ operaren Recondita armonia eta batez ere E lucevan le stelle arietan zur eta lur utzi zituen entzuleak, emozioa transmititzeko kapazidade izugarria eta ahots eder eta fraseaketa perfektukoa baititu bakarlariak.
Destakatu nahi dut Helmut Deutsch piano jolearen lan akatsgabea. Ez da erraza abeslari bat laguntzea, ahotsa delikadeziaz azpimarratzea, estali gabe, eta aldi berean atmosfera egokia sortzea. Deutsch jaunak hori guztia lortu zuen uneoro.

2009. urtean entzun genuen Piotr Beczala OLBE-n Fausto-ren rolean. Lehen bait lehen entzun eta ikustea gustatuko litzaiguke beste opera batean. Ea posible den.

Denetatik

2018-11-22  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa. Zuzendaria: Gustavo Gimeno. Bakarlaria: Vilde Frang (biolina). Egitaraua: Mahler/Matthews, Beethoven eta Txakovsky-ren obrak. Lekua: Donostiako Kursaal Auditorioa. Data: azaroaren 11a. (gehiago…)

Mimi zoragarria

2018-11-21  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: OLBE-k antolatutako Puccini-ren ‘La Bohème’. Euskadiko Orkestra Sinfonika. Zuzendaria: Pedro Halffter. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bilboko Abesbatza Elkartearen umeen korua. Zuzendaria: Jose Luis Ormazabal. Eszena Zuzendaria: Mario Pontiggia. Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea, Martin Nusspaumer, José Manuel Díaz, Jessica Nuccio, David Menéndez, Krysztof Baczyk eta Fernando Latorre. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: urriaren 27a. (gehiago…)

Erabateko jariakortasuna

2018-08-20  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

 

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Euskadiko Orkestra SInfonikoa. Zuzendaria eta pianoa: Christian Zacharias. Andra Mari Abesbatza. Zuzendaria: Andoni Sierra. Abeslariak: Alicia Amo (sopranoa), Clara Mouriz (mezzoa), Martin Miterrutzner (tenorea), Peter Harvey (baritonoa). Egitaraua: Joseph Haydn, Mozart eta Michael Haydn-en obrak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 18a. (gehiago…)

Dirdiratsua

2018-08-13  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Musika Hamabostaldia. ‘L’Italiana in Algeri’, Gioachino Rossini. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Paolo Arrivabeni. Easo Abesbatza. Zuzendaria: Sergio Pedrouso. Eszena-Zuzendaritza: Joan Anton Rechi. Bakarlariak: Marianna Pizzolato (sopranoa), Nahuel di Pierro (baxua), Santiago Ballerini (tenorea), Joan Martín Royo (baritonoa), Arantza Ezenarro (sopranoa). Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 11a. (gehiago…)

Originaltasuna

2018-08-09  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Alexandre Tharaud (pianoa). Egitaraua: Couperin, Debussy, Chabrier, Satie eta Beethoven-en obrak. Lekua: Victoria Eugenia Antzokia. Data: abuztuaren 6a. (gehiago…)

Efektismoa

2018-08-08  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

FItxa: Musika Hamabostaldia. Haydn-en ‘Kreazioa’. Eszenaratzea: La Fura dels Baus. Zuzendaria: Carlus Padrissa. Musika Zuzendaria: José Ramón Encinar. Haydn dels Baus abesbatza. Zuzendaria: Jordi Casas. Bakarlariak: Alicia Amo (sopranoa), Gustavo Peña (tenorea), Thomas Tatzl (baritonoa). Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: abuztuaren 3a. (gehiago…)

Guztiz dotorea

2018-06-13  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlaria: Nikolai Lugansky (pianoa). Egitarua: Dean, Prokofiev eta Beethoven-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: ekainaren 4a. (gehiago…)

Bellissima Norma

2018-05-27  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: OLBE-k antolatutako Bellini-ren ‘Norma’ opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Pietro Rizzo. Eszena zuzendaria: Davide Livermore. Eszenkografia: Giò Forma Studio. Bakarlariak: Anna Pirozzi, Silvia Tro Santafé, Gregory Kune, Roberto Taglizvini, Itxaro Mentxaka. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: maiatzaren 19a. (gehiago…)

Gutiziak

2018-04-09  //  musika kritika  //  Iruzkinik ez

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Ivan Monighetti (txeloa). Egitaraua: Stravinsky eta Richard Strauss-en obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 16a. (gehiago…)

7 / 18«Aurrekoa6789Hurrengoa»

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Jainkoak ukituak
  • Argi-ilunak
  • Estreinaldi bikaina Koloniako orkestrarekin
  • Suhartasun hutsa
  • Klasizismotik ibilaldi bat

Iruzkin berriak

  • That’s entertainment | EIBZko liburutegia(e)k That’s entertainment bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko abuztua
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • musika kritika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA